Berriak
Aste honetan jokatu da MGEP Arrasateko neguko padel txapelketa
Aste honetan jokatu da MGEP Arrasateko neguko padel txapelketa
Guztira 11 bikotek hartu dute parte txapelketan eta irabazleak Gorka Montero-Iraide Fernandez eta Ander Martin-Ibai Eskibel bikoteak izan dira.
Aste honetan neguko padel txapelketa jokatu da Arrasateko Musakola kiroldegian eta 11 bikotek hartu dute parte. Txapelketa bi txandetan jokatu da (goizeko txandan 5 bikote eta arratsaldeko txandan 6 bikote) ligaxka formatuan.
Goizeko txandan Ander Martin-Ibai Eskibel bikoteak irabazi zuen eta arratsaldeko txandan berriz Gorka Montero-Iraide Fernandez bikoteak.
Txapelketa irabazita, Mondragon Unibertsitateko txapelketarako txartela jokatuko dute Goierri eta Galarretako campusetako irabazleen aurka.