Berriak
Mondragon Unibertsitatea presente izan da Cuenca-n ospatu diren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldietan
Mondragon Unibertsitatea presente izan da Cuenca-n ospatu diren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldietan
Pasa den astean ospatu ziren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldiak Cuenca hirian
Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldiak ospatu ziren pasa den astean, azaroaren 7 eta 8an, Cuenca hirian. Jardunaldi hauek, CRUE-ren ikasle saileko komisioak eta Castilla La Mancha-ko unibertsitateak antolatuak izan dira. CEDUko plenoa ere ospatu da egun hauetan.
Jardunaldien lehen egunean, gai ezberdinen inguruko hitzaldiak izan genituen; sektore publikoko kontratazio legea, kirolaren behaketa eta kudeaketa tresnak, SAMEuropa proiektua eta bere praktika egokiak eta unibertsitate kirolaren ikuspegia genero ikuspuntutik. Honetaz gain, Espainiako unibertsitate txapelketen hautagaitza aurkeztu zuten Madrilgo unibertsitateek.
Bigarren egunean aldiz, aurreko eguneko ondorio nagusiak aurkezteaz gain, CEDUren (Comité Español de Deporte Universitario) plenoa osatu zen, unibertsitate guztietako ordezkariak eta CSD-ren (Consejo Superior de Deportes) parte hartzearekin.
Jardunaldi benetan aberasgarriak izan dira eta bertan jasotako ideiekin, gure zerbitzuaren etengabeko hobekuntzaren prozesuan lanean jarraituko dugu.