Berriak

Atzealdea

Ikasleek sortutako dronen hegaldiak

DRONAK

Ikasleek sortutako dronen hegaldiak

2024·11·06

$titulo.getData()


Zortzi astez lanean ibili ostean, ikasleek beraiek sortutako dronak hegan jartzea lortu dute. Aurreko astean izan zuten hegaldi ofiziala. Ikasle gehienak Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako 4. mailako ikasleak dira, baina Industria Antolakuntzako Ingeniaritza eta Industria Elektronikako Ingeniaritzako ikasleek ere parte hartu dute proiektuan, denak 4. mailakoak.

Guztira 5 dron diseinatu dituzte. Zortzi aste ibili dira dronak diseinatzen, fabrikatzen, muntatzen eta programatzen. Helburu nagusia dronak hegan egitea izan da, baina, horrez gain, beste erronka desberdin bat lortu behar zuen talde bakoitzak bere diseinuarekin. Talde batek adibidez medikuntzako erramintak eta materiala leku batetik bestera eramateko helburuarekin sortu dute drona, eta beste batzuek liztorren habiak alturetatik kentzeko.