Berriak
Mondragon Unibertsitateak elkartasuna adierazi die DANAren biktimei.
Mondragon Unibertsitateak elkartasuna adierazi die DANAren biktimei.
Mondragon Uniebrtsitateak deitoratu egin ditu DANAk hainbat autonomia erkidegotan eta, bereziki, Valentziakoan eragin dituen ondorio mingarriak, DANAren birulentzia larria izan baita bertan.
Mondragon Unibertsitateak bat egiten du CUREk igorritako komunikatuarekin, eta biziki deitoratzen du DANAk eragindako bizitza-galera, familien eta pertsona maiteen minarekin bat eginez.
Mondragon Unibertsitateak eskertzen du zerbitzu publikoen eta boluntarioen ahalegina denboraleak eragindako ondorioak arintzeko eta kalteak jasan dituzten pertsonei laguntzeko.
Era berea, Mondragon Unibertsitateak bat egiten du CRUEk kaltetutako unibertsitate-komunitateei laguntzeko hartutako konpromisoarekin, esparru akademikoan egin daitezkeen elkartasun-ekintzen bidez komunitate horiek normaltasunera itzultzea erraztera.