Berriak

Atzealdea

Estatuko Unibertsitateko Dual Formazioari buruzko txostenaren aurkezpena

Txostena

Estatuko Unibertsitateko Dual Formazioari buruzko txostenaren aurkezpena

Mondragon Unibertsitateak, Bertelsmann Fundazioarekin eta Espainiako Unibertsitateen Gizate Kontseiluen Konferentziarekin batera, Espainiar estatuko Unibertsitateen Dual Formazioaren inguruko txostena aurkeztu du

2024·10·14

$titulo.getData()


Gaur goizean, Madrilen aurkeztu da Espainiar estatuko unibertsitateen dual formazioari buruzko txostena. Txosten hau, Bertelsmann Fundazioak, Espainiako Unibertsitateen Gizarte Kontseiluen Konferentziarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera sortu dute.

Txostenaren aurkezpenean, besteak beste parte hartu dute: Espainiako Unibertsitateen Gizarte Kontseiluen Konferentziako presidentea den Antonio Abrilek, Bertelsmann Fundazioko proiektu arduraduna eta ikerketa honen koordinatzailea den Vicent Climent Ferrandok eta Mondragon Unibertsitatearen aldetik, Vicente Atxa errektoreak eta Jon Altuna errektoreorde akademikoak.

Beste gai batzuen artean, txostenean jasotzen da, jada 11 erkidegotan eskaintzen direla unibertsitate ikasketa dualak. Hauen artean, lehenengo postuetan ateratzen dira Euskadi, Andaluzia eta Kataluina. Aipamen berezia behar du Mondragon Unibertsitateak, titulazio dual gehien dituen unibertsitatea baita eta ikasleen laneratze tasa %91koa izanik.

Aipatzen da baita ere, unibertsitateen artean, %85ak unibertsitateko formazio dualean interes handia azaltzen duela, horietatik %37k jada badituztela unibertsitate ikasketa dualak eta beste %48a, bide horretan lanean dabilela.

Eta dualizazio nagusia, ingeniaritzatan ematen dela, non, ikasleen %64a, gaur egun dualean ari den ikasten.

Txostenaren egileek aipatzen dute guzti hontaz gain, ikasketa modalitate honi bultzada bat ematen laguntzeko, ezinbestekoa dela,  beste neurri batzuen artean, unibertsitate, enpresa eta gobernuen arteko koordinazio handiago bat, eta horrekin batera, erregulazio malguago bat eta ekarpen ekonomikoak.