Berriak
Alemaniako ikasle eta irakasleak Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan.
Alemaniako ikasle eta irakasleak Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan.
Irailaren 22tik urriaren 4ra, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Alemaniako fakultate ezberdinetako 25 ikasle eta bi irakasleren bisita izan dugu. "Programme for students of Baden-Wuerttemberg Cooperative State University (DHBW)" izeneko programaren baitan etorri dira. Parte-hartzaileek Euskal Herriko kultura akademiko, industrial eta enpresarialean murgildu ahal izan dute bi astez, baita hemengo eredu kooperatibo eta enpresarialean ere.
19 eta 25 urte bitarteko ikasleek kooperatibismoari buruzko prestakuntza jaso zuten, eta eskualdeko enpresa esanguratsuenetako batzuk bisitatu zituzten, hala nola Mondragon Korporazioa, Ikerlan, Eroski, Mercedes eta Errioxako upategi bat.
Horrelako trukeek, ikasle bisitariei ez ezik, Mondragon Unibertsitateko komunitatea ere aberasten dute, nazioarteko loturak indartuz eta ezagutza eta esperientzien trukea sustatuz.