Berriak
Aurten, masterreko 204 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak
Aurten, masterreko 204 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak
Hasi berri den ikasturtean 204 masterretako ikasle berri izango dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ikasturte honetan eskaintzen dituen bost masterretan.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko Gaitzen duen Unibertsitate Masterra-k 192 ikasle izango ditu 2024-2025 ikasturtean. Horietatik 158 ikaslek online egingo dute masterra, beste 34 lagunek, berriz, DUAL ereduan ikasiko dute masterra, era presentzialean. Ikasturte honetan ere, hamar ikasleko taldea izango du Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra - LIT masterrak; iraila amaieran hasi zuten ikasturtea, Arabako Azala kreazio espazioan egindako egonaldiarekin.
Lehen edizioa duen Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa Unibertsitate Masterra-k 11 ikasle izango ditu hasi berri den ikasturtean, eta Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterra-k, berriz, zortzi ikasleko taldearekin ekin dio ikasturteari. Euskal kulturaren eragiletzan Etengabeko Prestakuntzako Masterrean ere hasi dira aurrez-aurreko saioekin: bigarren edizioan hamar laguneko taldea izango da master propio honetan.
Masterreko ikasleek ere ikasturtea hasita, martxan dira 2024-2025 ikasturtean Humanitate eta Hezkuntza fakultatean arituko diren ikasle guztiak. Guztira, beraz, graduko 322 ikasle berri eta masterreko 204 ikasle berri izango dira: 526 ikasle berri denera.