Berriak
Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketa
Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketa
Mundu osoko gazteek 2 eta 4 pertsona arteko talde bat osatuz parte hartu ahal izango dute eta beren proiektu kooperatiboak proposatu ahal izango ditzute.
Gaur, irailaren 27an, Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketaren 3. edizioa aurkeztu da Kulturaten.
Batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako ekimena da hau, eta 7 hilabeteko epean berezko proiektu kooperatibo bat garatuko dute taldeka.
Mondragon Unibertsitatea ekimenaren antolatzaileetako bat da ondoko beste erakunde hauekin batera: Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseilua, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, MONDRAGON Korporazioa, eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Taldeen izen-emate epea urriaren 25erarte egongo da zabalik eta Mondragon City Challenge webgunean egin daiteke izen-ematea.
Lehiaketak 2 kategoria ditu:
- 16 eta 18 urte bitarteko kategoria
- 19 eta 24 urte bitarteko kategoria
Proiektuen gaiak ondoko erronkei erantzungo diete:
- Teknologikoa-Digitala: digitalizazioa, zibersegurtasuna, eta abar
- Sanitarioa-Soziala: osasun-sistemak eta abar
- Energetikoa-Klimatikoa: mugikortasun jasangarria eta adimentsua eta abar.
Kategoria bakoitzean sari bat emango da:
- 16 eta 18 urte bitarteko kategorian: Parisera bidaia bat.
- 19 eta 24 urte bitarteko kategorian: Canadara bidaia bat
Finalista ez diren talde guztien artean, proiekturik berritzaileena aukeratuko da eta "Originaltasunaren saria" jasoko du. 800 euro eskudirutan izango da sari hau.
Animatu zaitez eta eman izena!