Berriak
Gure tropela Tourmaletera bidean da dagoeneko
Gure tropela Tourmaletera bidean da dagoeneko
Gaur goizean abiatu da gure tropela Irungo campusetik, 4 etapatan Tourmaletera iristeko asmoz
Gaur goizean abiatu da gure tropela Tourmaleterantz. Lehen aldiz, abentura ahaztezin honetan murgildu gara, pirineoetako paisaia ikusgarrien artean pedalak emanez eta inguruko mendate ezagunenak konkistatuz, Tourmaleterainoko bidea eginez.
Tropela 9 ikaslez osaturik dago, tropel burua den Ander Uriarte eta furgonetarekin laguntza lanetan aritu den Malen Ruiz de Azua-rekin batera (Kirol Zerbitzuko arduradunak biak). Uztailaren 13an (larunbata), aurrez aurre Frantziako Tour-eko 14.etapa ikusteko aukera izango dute.
Hauek izango dira lau etapak:
- Uztailak 9: Irun-Donibane Garazi.
- Uztailak 10: Donibane Garazi- Isaba.
- Uztailak 11: Isaba- Laruns.
- Uztailak 12: Laruns- Tourmalet.
- Uztailak 13. Etapa ikusi eta etxera buelta furgonetan.
Animo guztioi eta gozatu bideaz!