Berriak

Atzealdea

Eneritz Cereza Bengoetxea ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen Nazioarteko Doktoretza aipamenarekin

TESIA

Eneritz Cereza Bengoetxea ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen Nazioarteko Doktoretza aipamenarekin

2024·07·08

$titulo.getData()


  • Tesi titulua: Digital-Twin of the Easy-Open-End for the manufacture and opening prediction

Epaimahaia:

  • Lehendakaritza: Carpóforo Vallellano Martín (Universidad de Sevilla)
  • Bokala: Miguel Costas Piñó (Norwegian University of Sience and Technology)
  • Bokala: Eneko Saenz de Argandoña Fernandez de Gorostiza (Mondragon Unibertsitatea)
  • Bokala: Jokin Lozares Abasolo (Universidad de Deusto)
  • Idazkaritza: Borja Erice Echavarri (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

Ingurumen-kezken presa dela eta, ezinbestekoa da lehengaiak murriztea industria guztietan; bereziki nabarmena da metalezko ontzien sektorean, eskala handiko ekoizpena eta bizi-ziklo itxiko produktuak ezaugarri dituena. Espainian bakarrik, metalezko kontsumoa 8.600 milioi unitatera iritsi zen 2019an, eta urteko hazkunde-tasa %2,7koa izan zela kalkulatzen da. Produktu bakoitzeko material-masa gutxitzeak, ingurumen-inpaktua gutxitzeaz gain, industriaren lehiakortasuna ere hobetzen du kostuak aurreztuz. Metalezko ontziaren fabrikazioaren eta erabilpenaren alderdi teknikoak aztertzen ditu proiektu honek, prozesua eta produktuaren diseinua optimizatzeko, eta, hala, Easy-Open-Ends (EOE) metalikoen fabrikazioa eta erabilpena aurresateko gai den Biki Digitala (DT) garatzeko, eta, hala, industrian materiala modu iraunkorrean erabiltzea errazteko. Zehatz-mehatz hautatutako bi diseinuren (latorrizko batek eta aluminio-aleaziozkoa besteA) azterketa sakona egin zen, fabrikazio-prozesuaren azterketa eta baliozkotzeko erreferentzia-probak barne. Zenbakizko analisia erabilitako materialak ikertzeko erabili zen, jarduera ebaluatzeko hainbat proba eginda, eta ondorioztatu zen garatutako DT tresna baliagarria dela EOE-aren diseinua optimizatzeko.