2021-2022 ikasturterako jarduera akademikoa
2021-2022 ikasturterako jarduera akademikoa
Covid-19 Protokoloa
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko protokoloa Covid-19aren aurrean.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak prest dauka jarduera akademikoa 2021-2022 ikasturterako bere lau graduetan:
- Haur Hezkuntza
- Lehen Hezkuntza
- Ikus-entzunezko Komunikazioa
- Humanitate Digital Globalak (HDG)
Gure eredua oinarritzen da Mendeberri 2025 marko pedagogikoan, berrikuntza digitalean eta ikaskuntza malguan.
Eredu honek ikaste esperientzia esanguratsu bat eskainiko dizu askotariko testuinguruez baliatuta: campusean bertan zein campusetik kanpo eta ingurune digitalean.
Campusak eta zerbitzuak irekita egongo dira ikasle guztientzat. Graduaren arabera, presentzialitate maila desberdina izango da 2021-2022 ikasturtean. Hala, Haur eta Lehen Hekuntza graduetan, esaterako, astero 3-4 eguneko aurrez aurreko saioak izango dituzte ikasleek Eskoriatzako campus berrituan (1., 2. eta 3. mailan, 4 egun aurrez aurre eta 1 online izango dira. Aldiz, 4. mailan, 3 egun aurrez aurre eta 2 online). Ikus-entzunezko Komunikazioa graduari dagokionez, helburua da ohiko 4 eguneko presentzialitatea bermatzea Aretxabaletako campusean. Bilbao AS Fabrik-en eskaintzen dugun Humanitate Digital Globalak graduaren kasuan, aldiz, asmoa da 3-4 eguneko prensentzialitatearekin jarraitzea.
Ikasturte honetan ere, campusetan egingo ditugun saio eta dinamiketan talde txikietan egingo dugu lan, osasun eta segurtasun baldintzak bermatzeko. Asteko jarduna testuinguru digitalen zein campusetik kanpoko jarduerekin osatuko da. Esan bezala, gure graduek oinarri dituzte malgutasuna eta pertsonalizazioa. Horrek, ikasturtean zehar gerta litezkeen egoera ezberdinei erantzutea bermatzen digu.
Bestalde, Covid-19ak ekar lezakeen osasun erronkei aurre egiteko, eta gure ikasle zein langileen segurtasuna bermatze aldera, segurtasun neurri ugari hartuta ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta horiekin guztiekin egingo dugu aurrera ikasturte honetan ere. Batetik, pandemiari aurre egiteko segurtasun protokolo zorrotza diseinatua dugu campus guztietan aplikatzen dena. Bestetik, berrantolatuta ditugu gure campusetako espazio eta baliabide fisikoak, hala nola ikasgelen edukiera txikituta, eta sarrera eta irteera modu mailakatuan eginda.
Horiez guztiez gain, eta edozer gerta ere, ikaste prozesuaren modu esanguratsu eta eraginkorrean jarraitu ahal izateko, online baliabidetan eta tresnetan inbertsioak eginda ditugu, baita irakasleen gaikuntza digitalean ere. Ikasleoi dagokienez, testuinguru digitaletan aritzeko beharrezko laguntza eskainiko zaizue hala behar izanez gero. Modu horretan, ikasleari ikaste prozesu esanguratsu eta integrala eskaintzea izango du helburu, ikasleak ikaste prozesuaren erdigunetzat harturik.
Zu zeu izango zara beraz, prozesuaren protagonista eta diseinatu ditugun testuinguru desberdinek ahalbideratuko dizute ezaugarri pertsonal zein profesionalak garatzea. Horretarako, tutore zein irakasleen jarraipenak garrantzi berezia hartuko du Graduan.
Praktikak eta Gradu Bukaerako Lanei dagokionez, Fakultatearen asmoa da normaltasunez eskaintzen jarraitzea. Gerta daiteke, baina, gure erakunde eta eskola kolaboratzaileek har lezaketen erabakie erantzun ahal izateko, praktikak eta Gradu Bukaera Lanak egokitu behar izatea. Horrela bada, ereduaren malgutasunari esker, lanketa baliabide digitalak erabilita egingo dugu. Kontuan hartu beharko duzu, praktikak edo Gradu Bukaerako Lana erakunderen batean egiten ari bazara, tarte horietan erakunde horretako protokolo eta segurtasun neurriak jarraitu beharko dituzula.
Nazioartekotzeari dagokinez, hainbat unibertsitateekin sinatuta ditugun hizarmenak berretsi ditugu. Hala, kontrako agindurik jaso ezean, Erasmus eta nazioartekotze programak indarrean egongo dira.
Zure ibilbide akademikoa bermatua dago, hortaz!