Zuzeneko saioen amaiera

Atzealdea

Zuzeneko saioen amaiera

Zuzeneko saioak

Zuzeneko saioen amaiera

5 astez zuzeneko saioak eskaintzen egon eta gero, iritsi da ekintza berrien ordua!

2020·06·05

$titulo.getData()


5 astez zuzeneko saioak eskaintzen aritu eta gero, iritsi zaigu atal honi amaiera emateko ordua. Zuzeneko saio hauen helburua, etxean egon garen bitartean atsedenaldi aktiboak egitea zen, modu horretan aktibo mantentzen laguntzeko. Orain, kalera ateratzeko eta bizitza nahiko "normala" egiteko aukera daukagu. Beraz, zuzeneko saioei amaiera ematea erabaki dugu.

64 pertsona izan dira zuzeneko saioetan parte hartu dutenak, eta beraz, eskerrik asko gurekin izatearren! Zuzeneko saioak amaituko diren arren, gogoratu, gure youtube kanalean zuzeneko saio guztiak dituzuela ikusgai, baita, hainbat indar zirkuitu ere.

Bestalde, gogoratu aurtengo herri kirolak etxetik eta XIX. argazki lehiaketan parte hartzeko aukera duzuela ekainaren 15a arte.

Datorren astean ekintza gehiagorekin gatoz!