Maiderrek zuzendutako zunba saioa eta zuzeneko saioak (7.astea)

Atzealdea

Maiderrek zuzendutako zunba saioa eta zuzeneko saioak (7.astea)

#etxeangeratzennaiz

Maiderrek zuzendutako zunba saioa eta zuzeneko saioak (7.astea)

Aste honetan Maider Donosok grabatutako zunba saioak eskainiko ditugu, baita zuzeneko saioak ere.

2020·05·11

$titulo.getData()


Zer moduz gaude?

Asteak aurrera joan ahala, Kirol Zerbitzuko eskaintza moldatzen saiatzen ari gara zuon deskonfinamenduan laguntzeko. Era berean, zuekin gauza ezberdinak partekatu nahiko genituzke, hori dela eta, aste honetan Mondragon Unibertsitateko ikasle den Maider Donosoren bi zunba saio dituzue azpian ikusgai! 

Aprobetxatu nahiko genuke gonbidapena luzatzeko gainontzeko ikasle zein langileei zuon proposamenak Kirol Zerbitzuarekin partekatzera. Inork interesa edukiko balu, jar dadila gurekin harremanetan, besoak zabalik jasoko dugu eta!

Bestalde, orain arte egin dugun bezala, malgutasuna lantzeko zuzeneko saioak eskaintzen jarraituko dugu aste honetan ere. Saioak astearte eta ostegunetan izango dira 11:00etatik 11:15era eta Oinatz Agirre (HUHEZI kirol zerbitzua) arduratuko da saioak gidatzeaz. 

Hemen dituzue saio gidatu denak jarraitzeko esteka:

meet.google.com/huf-dtiz-oze

Bertan espero zaitugu!

Gogoratu gure proposamen guztiak esteka honetan ikus ditzakezula.

 

 

 

 
#nietxeangeratzennaiz baina, geldi ez!