Adimen artifizialaren bidez, ikasleen STEM motibazioa piztu eta Gipuzkoako ehun enpresarial zientifiko-teknologikoa indartu
Adimen artifizialaren bidez, ikasleen STEM motibazioa piztu eta Gipuzkoako ehun enpresarial zientifiko-teknologikoa indartu
Adimen artifizialaren bidez, ikasleen STEM motibazioa piztu eta Gipuzkoako ehun enpresarial zientifiko-teknologikoa indartu
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Zientzia Teknologia eta Osasuna ikertaldeak, ZiTeO-k, STEMotiv proiektua bultzatuko du STEM irakasgaietako irakasleen formazioan eragiteko eta STEM ikasgaiekiko ikasleen motibazioa neurtu eta interesa pizteko.
Mondragon Unibertsitateko Zientzia Teknologia eta Osasuna ikertaldeak, ZiTeO-k, bigarren urtez, STEMotiv proiektua gidatuko du eta STEM ikasgaiekiko ikasleen motibazioa neurtu eta interesa pizteko. Izan ere, horixe da STEMotiv proiektuaren xede nagusia: STEM hezkuntza bultzatzea eta ikasleen eta batez ere neskengan STEM ikasketak sustatzea eta horretarako behar diren konpetentziak hobetzeko bitartekoak eskaintzea. Lehiaketa konpetitiboak lortutako proiektuaren bigarren edizio honetan, iazko ikasturtean hasitako ikerketa-lanari segida emango diote eta STEM irakasgaietako irakasleen formazioan eraginez sakonduko dute.
Ikerketan, datuen azterketarako, Ikasketa Automatikoa (IA) eta Big Data baliatuko dute. Modu honetara, ikasleengan STEM motibazio eta interesa sustatzeko erabili ohi diren STEM proiektu edo dinamiken eraginkortasuna baliostatu nahi dute. Gainera, aurtengo berrikuntza nagusia, irakasleek STEM proiektuekiko duten pertzepzio eta beharrak aztertzea dute, horrela irakasleei egokitutako formakuntza saioak eskain ahal izango dituzte.
Urte bateko iraupena izango du STEMotiv proiektuaren jarraipen honek. Epe tarte horretan, Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek, ikasleen STEM motibazio eta interesak neurtzeko tresna doituko dute eta gero, Gipuzkoako ikastetxetan STEM proiektuak gauzatu aurretik eta ondoren ikasleen motibazio eta interesak neurtzeko erabiliko dute. Bestetik, irakasleengan begirada jarriz, beharren baitako formakuntza saioak diseinatu eta gauzatuko dira.
Proiektu honetan, eskuz esku arituko dira Mondragon Unibertsitateko Zientzia Teknologia eta Osasuna ZiTeO ikertaldea, Vicomtech Zentro teknologikoko Energia eta Industria Prozesuetarako Datu Adimenaren taldea eta Ikaslan Gipuzkoa-Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea.
2021-2022 ikasturtean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lortu ditu zortzi ikerketa proiektu konpetitibo.