Zibersegurtasun Industrialari buruzko doako webinarra: aprobetxatu zure sareko elektronika produkzio-sarea segmentatzeko
Zibersegurtasun Industrialari buruzko doako webinarra: aprobetxatu zure sareko elektronika produkzio-sarea segmentatzeko
Zibersegurtasun Industrialari buruzko doako webinarra: aprobetxatu zure sareko elektronika produkzio-sarea segmentatzeko
Datorren abenduaren 1ean aukera bat erakutsiko dizugu zure enpresaren sarea segmentatu ahal izateko eta ekoizpen-sarea saretik bereizteko, dagoeneko eskura duzun sareko elektronika erabiliz. Ez galdu saioa!
Industria-enpresa askoren arazo handienetako bat sare lauak dira: inolako segmentaziorik gabeko sareak, zeinetan produkzio-sarea zuzenean konektatuta dagoen gainerako sare korporatiboarekin. Sare korporatiboko edozein zibersegurtasun-gertakarik eragin diezaioke ekoizpen-sareari, eta, adibidez, makina geldiaraztea eragin dezake. Hori gertatu da ransomware motako erasoekin, adibidez, eta denbora kontua da gure enpresetako edozeini tokatzea.
Mondragon Unibertsitateak antolatutako abenduaren 1eko webinarrean sareen segmentaziorako lehen hurbilketa bat egingo dugu, enpresak dagoeneko duen sareko elektronika (switch-ak, firewall-a) erabiliz. Miguel Fernández unibertsitateko irakasle eta Industria Zibersegurtasuneko adituak gidatuko du jardunaldia. Fernandez Mondragon Unibertsitateko Zibersegurtasun eta Telematika arlokoa da eta ikertzaile talde honek profesionalen prestakuntzan eta espezializazioan ibilbide luzea du. Gainera, César Tascónek, PwC-ko zibersegurtaunean aditua, OT zibersegurtasun gertakari baten kasua aurkeztuko digu.
Nori zuzendutako saioa:
Sare industrialen segurtasuna handitzeko interesa duten sare korporatiboetako arduradun eta teknikariei.
Abenduak 1, 10:00etatik 11:00etara
Hizlaria: Miguel Fernández Arrieta
Telekomunikazioetan Goi Mailako Ingeniaria, Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Zibersegurtasunean eta Telematikan aditua da, eta, azken urteotan, industria-arloan zentratu da, bai komunikazioetan, bai zibersegurtasun industrialean, eta arlo horietako profesionalei prestakuntza espezifikoa ematen eta enpresei zerbitzuak ematen parte hartu du.
Gaiari lotutako beste formakuntza ikastaroak:
Gaian gehiago sakondu nahi baduzu, Zibersegutasun Industrialeko Aditu Ikastaroko informazioa kontsulta dezakezu.