ZAINTZEKO Hub: Arreta eta zaintzarako kontzeptu teknologiko berrien aurkezpena

Atzealdea

ZAINTZEKO Hub: Arreta eta zaintzarako kontzeptu teknologiko berrien aurkezpena

ZAINTZEKO HUB

ZAINTZEKO Hub: Arreta eta zaintzarako kontzeptu teknologiko berrien aurkezpena

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Urola Garapen Agentzia eta Gipuzkoafo Foru Aldundiak ZAINTZEKO Hub proiektua aurkeztuko dute Urretxun martxoaren 28an.

2019·03·21

$titulo.getData()


Jardunaldia 9.30etan hasiko da eta 2 orduz Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterreko ikasleek azken hilabeteetan landutako irtenbide berritzaileak aurkeztuko dituzte. Oraingoan Itziar Salaberria (UGGASAKO gerentea), Rakel San Sebastian (Adinberriko zuzendaria) eta Ester Valek (Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroko koordinatzailea) ere bertan egongo dira. 

Jardunaldi honetan, esparru sozio-sanitarioan negozio-eredu berriak sortzeko helburua duten kontzeptuak aurkeztuko dira. Masterreko ikasleek proposatuko lanketak menpekotasunaren prebentzioa, ordaindu gabeko zaintza lanen kudeaketa, gaitasun fisiko eta kognitiboen berreskuratzea, zaintza zein auzoen biziberritzea eta zahartzaroko aisialdiak oinarritzen dira. 

ZAINTZEKO garapen fasean dagoen metodologia bat da. Teknologiaren bidez, pazientearen esperientziaren inguruan negozio aukera berriak lortzeko helburua duena. Ideia berriak profesional eta enpresekin elkartzeko gunea izango da ZAINTZEKO Hub. 

Ekimenaren lidergoa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak darama, UGGASAren kolaborazioarekin (eskualdeko Garapen Agentzia) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Proiektu parte hatzailea izateko helburua duenez sektoreko profesional eta enpresei irekita dagoen jardunaldia izango da, baita erabiltzaile potentzialei ere. 

 

Izen-ematea