Martxoaren 15ean, XXI. mendeko demokrazia eredu berriak aztergai

Atzealdea

Martxoaren 15ean, XXI. mendeko demokrazia eredu berriak aztergai

JARDUNALDIA

Martxoaren 15ean, XXI. mendeko demokrazia eredu berriak aztergai

Telesforo Monzon eLaborategia (TMeLab), Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Arantzazulab-ek elkar lanean, XXI. mendeko demokrazia eredu berriak: asanblada herritarrak edo demokrazia deliberatiboa jardunaldia antolatu dute martxoaren 15erako. Bertan, besteak beste, Eskozia, Frantzia, Irlanda eta Euskal Herriko esperientziak ezagutu ahal izango dira.

2022·03·10

$titulo.getData()


Martxoaren 15ean, streaming bidez eskainiko da XXI. mendeko demokrazia eredu berriak: asanblada herritarrak edo demokrazia deliberatiboa jardunaldia zuzenean Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusetik. Jardunaldia gogoetarako bide izango da eta horretarako, Asanblada herritarren marko teorikoa eta praktikoa landuko dira, zertarako balio duten herritarren asanbladak eta zein muga dituzten aztertuta.

Demokrazia liberala eredu hegemonikoa izan da mundu zabalean II. Mundu Gerraz geroztik. Azken aldian baina, herritarren atxikimendua asko jaitsi da Demokrazia liberal eta errepresentatiboarekiko eta demokrazia ulertzeko eredu berriak eman dira. Eredu berritzaileetako bat, Demokrazia deliberatiboa edota asanblada herritarrak  eta parte-hartzailea izan daitezke. Eredu honek, gizartearen konpromisoa handitzea bilatzen du. Batzar herritarrak komunitate antolatuaren konpromiso maila handitzeko eredu baliagarriak izan daitezke. Gobernantza eredu berriak sustatzen dituen eredu parte hartzaileak. 

Demokrazia deliberatiboa ezagutzen. Marko teorikoa eta eredu praktikoak

Eredu berri horien inguruan jarduteko eta emandako esperientziak ezagutzeko espazioa eskaini nahi du martxoaren 15eko jardunaldiak. Horretarako, batetik, Eskoziako, Frantziako eta Irlandako asanblada herritarren esperientzia ezagutzeko aukera izango da; eta bestetik, Euskal Herriko hiru egitasmo: Tolosako eredua, ArantzazuLab-eko zuzendari den Naiara Goiaren eskutik; Nafarroako klima asanblada, Adolfo Araiz, Nafarroako Parlamentuko parlamentariaren ahotan; eta Bizi! Mugimendua Xabier Harluxeti esker.

Eredu horiek ezagutu aurretik ordea, demokrazia deliberazioaren marko teorikoa eta asanblada herritarren alde praktikoa landuko da Oier Imaz (Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia) eta Arantxa Mendiarat-ekin (Deliveratiba).

Jardunaldian izena emateko esteka

Jardunaldietan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da: elab@telesforomonzonlab.eus (saioa Zoom plataformaren bidez eskainiko da). 

EGITARAUA

15:00 Sarrera eta Jardunaldien aurkezpena    

  • Urko Aiartza (TMelab).
  • Nagore Ipiña (Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa).

15:20 Gobernantza eredu berriak

  • Naiara Goia (Arantzazulab).

15:45 1. Panela: Demokrazia deliberatiboa ezagutzen. Marko teorikoa eta eredu praktikoak

  • Oier Imaz (LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia-Mondragon Unibertsitatea)
  • Arantxa Mendiarat (Deliveratiba).
  • Moderatzailea: Andoni Eizagirre (LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia-Mondragon Unibertsitatea).

17:10 2. Panela: Nazioarteko esperientziak: Asanblada Herritarrak, Europako herrialdeetako begirada.

  • Robin Mcalpine (Eskoziako asanblada herritarra).
  • Irlandako Asanblada.
  • Antoine Vergne (Frantziako asanblada).
  • Moderatzailea: Urko Aiartza  (TMelab).

18:10 3. Panela: Asanblada Herritarrak. Euskal Herriko egitasmoak

  • Naiara Goia (Arantzazu Lab): Tolosako eredua.
  • Adolfo Araiz (Nafarroako Parlamentua): Nafarroako klima asanblada
  • Xabier Harluxet: Bizi! Mugimendua.
  • Moderatzailea: Arianne Kareaga (LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia-Mondragon Unibertsitatea).

19:00 Amaierako hitz hartzea

  • Unai Pascual (Ikerbasque irakaslea Basque Center for Climate Change-n).