Lan egin ikasten duzun bitartean

Titulazio Ofiziala

Energia Sistema Adimendunetan unibertsitate masterra

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

30 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1313815, type=text, options=[]}

PDF KATALOGOA

Atzealdea

Lan egin ikasten duzun bitartean

FORMAZIO DUALA

Lan egin ikasten duzun bitartean

Ikasketak jardun erdiko lanarekin uztartzeko aukera eskaintzen dizugu.

$titulo.getData()


Formazio DUALa Ingeniaritza Masterreko ikasle berrientzat

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Ingeniaritza Masterreko ikasleei, ikasketak eta lana txandakatzeko aukera ematen die, eta jarduera horren truke ikasketak finantzatzeko diru sarrera garrantzitsu bat lortzeko (lehenengo mailan, hilean 761€ garbi inguru garatutako jardueraren denboraren arabera eta bigarren mailan, Master Bukaerako Lana (6 hilabete) egiten den bitartean 1125€ garbi hilean).

Programa DUAL honek enpresaren errealitatearen gaineko funtsezko esperientzia emango dio ikasleari. Gainera, horrelako esperientziek laneratze indize bikainak edukitzea ahalbidetzen dute, eta enpresek oso ongi baloratzen dituzte, talentua erakartzeko estrategian.

Jarduera enpresetan, zentro teknologikoetan edo Eskola barruko ikerketa laborategietan egin ahal izango da.

 

Lortu zure plaza!

 

BENETAKO AUKERAK

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak 18 ikerketa-talde ditu, eta horietan, ingeniaritzako ikasleek aukera dute programa dualaren bidez lankidetzan aritzeko. Bideo honetan, unibertsitatean energiaren inguruan garatzen diren hainbat ikerketa-proiektu erakusten dira.

Liberty proiektuak Mercedes EQC modelorako 500 km-ko autonomia duen bateria bat diseinatu nahi du, eta bere balio-bizitza luzatu, errekuntza-ibilgailuen antzekoa izan dadin. Cardhin proiektuak, bestalde, karga dinamikoko eta hari gabeko errei bat eraiki nahi du, ibilgailu astunen elektrifikazioa erraztuko duen alternatiba bat eskaintzeko.

Proiektu horietako ikertzaileak masterreko irakasleak dira, eta urtero ikasle berriak sartzen dituzte beren taldeetan. Gustatuko litzaizuke programa dualeko plaza horietako bat lortzea?


Unibertsitatea baino gehiago gara