Lau Wikipedialari afrikarrekin mahai-ingurua Eskoriatzako campusean
Lau Wikipedialari afrikarrekin mahai-ingurua Eskoriatzako campusean
Lau Wikipedialari afrikarrekin mahai-ingurua Eskoriatzako campusean
"Chatting with African Wikipedian " izeneko mahai-ingurua ingelesez egingo da, apirilaren 4an, 12:30etan hasita.
Afikatik etorritako lau Wikipedilarik hitzaldia eskainiko dute, apirilaren 4an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Eskoriatzako campusean egingo den mahai-inguruan, parte hartuko dute Walaa Abedl Manaem (Egipto), Felix Nartey (Ghana), Mompati Dikunwane (Botswana) eta Sam Oyelele (Nigeria) -argazkian, ezkerretik eskubira-. Wikilariek euren editore esperientziak partekatuko dituzte ikasleekin.
Ekitaldi hau antolatu da Euskal Wikipedia eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak dute harreman estuari esker, eta aprobetxatuta, Donostian, apirilaren 5etik 7ra, egingo dela Wikipedia eta Hezkuntza nazioarteko jardunaldia. Jardunaldi horretan, beste askoren artean, parte hartuko dute fakultateko ikertzaileek.
Chatting with African Wikipedians ekitaldia ingelesez eskainiko da eta irekita dago publiko orori.