Hornidura kateen digitalizazioari buruzko webinarra

Atzealdea

Hornidura kateen digitalizazioari buruzko webinarra

 

Gertaera

Hornidura kateen digitalizazioari buruzko webinarra

Data eta ordua

January 27

18:00

Kokapena

ONLINE

Hornidura kateen digitalizazioari buruzko webinarra

Webinar honetan logistikoaren digitalizazio joera berriak azalduko dizkizugu Eroski eta Fujitsu bezalako kolaboratzaileen eskutik. Joera berri hori funtsezkoa da gure erakundeei irtenbide berriak emateko, prozesu logistiko-produktiboen errendimendua hobetzeko, merkatuko behar berrietara egokitzeko gaitasuna hobetzeko eta baita bezeroei balio erantsi handiagoa emateko ere.

IZENA EMAN

Urtarrilaren 27ko jardunaldian digitalizazio logistikoaren joera berriak azalduko dizkizugu. Joera berri horiek funtsezkoak dira gure erakundeei irtenbide berriak emateko, prozesu logistiko-produktiboen errendimendua hobetzeko, prozesu horiek merkatu premia berrietara egokitzeko duten gaitasuna hobetzeko eta gure bezeroei balio erantsi handiagoa emateko.

Urteetan zehar lan asko egin dute enpresek bikaintasun operatiboaren bila. Ahaleginak ekoizpen prozesuak hobetzera bideratuta egon dira, erabiliz Lean manufacturing bezalako filosofiak, eskarian oinarritutako plangintza sistemak, kostuak murrizteko eta malgutasun operatiboa handitzeko “no core” eragiketak azpikontratatzeko estrategiak eta abar. Bestalde, merkatuen globalizazioaren ondorioz, kontsumo-ohiturak erabat aldatu dira, eta, beraz, enpresek behar berriei egokitzeko beharra ikusi dute.

Hitzaldiak

  • Joera berriak digitalizazio logistikoan Ignacio Chaparro, Fujitsu Spain-eko Digital Business Managerra.
  • Eroskiren erronkak hornidura kateari buruzko digitalizazioan. Alberto Madariaga, Eroski Taldeko Operazio Zuzendaria.
  • Logistika eta erosketatan espezializazio programak. Ivan Navarro, Mondragon Unibertsitatea

IZENA EMAN

Jardunaldiarekin lotutako formazioa

Antolatzaileak