Webinar saioa: enpresen eguneroko arazoak konpontzeko orduan pertsonen inplikazioak duen garrantzia

Atzealdea

Webinar saioa: enpresen eguneroko arazoak konpontzeko orduan pertsonen inplikazioak duen garrantzia

JARDUNALDIA

Webinar saioa: enpresen eguneroko arazoak konpontzeko orduan pertsonen inplikazioak duen garrantzia

Enpresek arazo askori egin behar diete aurre eguneroko bizitzan, baina enpresa gutxik sartzen dituzte konponbidean inplikatutako pertsonak. Pertsonengan Zentratutako Diseinuaren metodoak irtenbidearekin lagun zaitzake eta azaroak 29ko saioan azalduko da nola.

2021·11·10

$titulo.getData()


Langileek egunero aurkitzen dituzte arazoak beren enpresetan; eguneroko arazoak izaten dira, komunikaziokoak, barne-harremanetakoak, baliabideetakoak, lan-dinamiketakoak, pertsonenak edo merkatukoak. Pertsonak dira arazo horiek guztiak konpontzeko gakoa, baina gutxitan inplikatzen dira modu aktiboan horiek konpontzen. Langileak pertsonengan oinarritutako diseinuari buruzko gaitasunetan gaitzea da hori lortzeko gakoa, eta, horregatik, azaroaren 29ko jardunaldi birtualean, pertsonengan oinarritutako diseinuaren onurak eta metodoa erakutsiko dira, arazoak konpontzeko metodo gisa. Gainera, konpetentzia hauen autoikaskuntzarako plataforma bat aurkeztuko da eta bi enpresaren esperientzia partekatuko da.

Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroak antolatutako jardunaldi hau azaroaren 29an 9:30tatik 10:30tara izango da, euskaraz, eta Eroski eta EMUN enpresek hartuko dute parte.

Jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko Departamentuak finantzatutako HCD Facility Tool proiektuaren barruan kokatzen da. 3 urteko ibilbidea duen proiektua da, eta 66 enpresatako 107 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute dagoeneko.

Zer onurak dakartza enpresei Pertsonengan Zentratutako Diseinua aplikatzeak? Zer erreminta edo plataforma erabili daitezke hau gure egunerokotasunean integratzeko?

Ekitaldia edozein erakunde eta sailetako pertsonei zuzenduta dago, haien profila edozein dela ere. Izan ere, edozein arazo motari aurre egiteko moduko prozesua da, eta, gainera, ez du aldez aurreko ezagutza espezifikorik behar. Parte hartzen duten enpresek aukera izango dute abenduan zehar egingo diren kasu pilotuetan parte hartzeko eta Mondragon Unibertsitateko aditu-taldeak proiektu pilotu horietan eskainiko duen doako aholkularitza zertan datzan zuzenean jakiteko.

Azaroak 29-ko jardunaldiko programa

  • 9:30 – 9:35 Jardunaldiaren aurkezpena
  • 9:35 – 9:45 HCD-aren aplikazioak eta onurak
  • 9:45 – 9:55 HCD aplikazio kasua – EROSKI
  • 9:55 – 10:05 HCD Facility Tool plataforma eta honen ikasketa modeloa
  • 10:05 – 10:15 Plataformaren aplikazio kasua – EMUN
  • 10:15 – 10:20 HCD-a zure enpresan
  • 10:20 – 10:30 Itxiera. Galde-erreguak

 

EMAN IZENA

Zure enpresako edo saileko pertsonen parte-hartzea sustatu nahi baduzu, izena eman!

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu eta gure kasu pilotuetako bat izateko aukera izan nahi baduzu, ez itxaron jardunaldi honetara joan arte eta idatz iezaguzu hcdfacilitytool@mondragon.edu helbidera.

Antolatzaileak:

Laguntzaileak: