Bueltan da “Gure Begirada”, ONCEk eta Mondragon Team Academyren lankidetzarekin mundu inklusibo baten alde abiarazitako hackathona

Atzealdea

Bueltan da “Gure Begirada”, ONCEk eta Mondragon Team Academyren lankidetzarekin mundu inklusibo baten alde abiarazitako hackathona

ONCE eta MTA

Bueltan da “Gure Begirada”, ONCEk eta Mondragon Team Academyren lankidetzarekin mundu inklusibo baten alde abiarazitako hackathona

Ikusmen urritasuna duten pertsonen egunerokotasuna errazteko asmoz, ONCE eta Mondragon Unibertsitatea-k Gure Begirada lehiaketaren bigarrean edizioa abiatu dute

2022·09·23

$titulo.getData()


Ikusmen urritasuna duten pertsonen egunerokotasuna errazteko asmoz, ONCE eta Mondragon Unibertsitatea-k Gure Begirada lehiaketaren bigarrean edizioa abiatu dute: Euskal Herriko gazteentzako lehiaketa bat, ikusmen urriko pertsonek egunero bizitako erronkak ebazteko asmoarekin.

Ezagutu HACKATON:

ONCEk eta Mondragon Team Academyk bat egin dute ikusmen-urritasuna edo ikusmen txikia duten pertsonentzako gizarte-erronkei irtenbide berritzaileak emateko. Helburua da unibertsitateko gazteek bultzatutako irtenbide horiek pertsona horien bizitza hobetzea eta gizartean parte hartzea bultzatzea. Horretarako, 3 erronka proposatuko ditugu, eta horietako batean lan egin dezake parte hartzen duen talde bakoitzak.

Lehiaketa 2 fasetan egiten da:

1. Fasea - 22/10/06: ideiak

Problematika ezagutzeko eta taldean irtenbide irekiak asmatzeko. 1. Faseko 6 talde finalista aukeratuko dira, eta sortutako ideiak garatzeko eta prototipatzeko 2. fasera igaroko dira. Prozesu guztietan parte hartzaileek gure taldearen eta gonbidatu berezien laguntza dute.

2. Fasea - 22/10/13: garapena

Soluzioetan sakontzeko eta garatzeko.

Lehen edizioan sortutako inpaktua gertutik ezagutu dezakezu:

https://gurebegirada.com/eu/hackathon-euskara/

Bigarren edizio honetan, erronka hauek jarri dira abian:

  • Osasungintzarako sarbidea
  • Bizitza autonomoa etxeetan
  • Ikusmen urriko pertsonen ezkutuko beharrak

Erronkei buruz gehiago jakin nahi baduzu:

https://gurebegirada.com/eu/erronkak/

Erronkarekin bat egin nahi duzu? Izen-emateak irailaren 30era arte egongo dira zabalik.

Informazio gehiago: https://gurebegirada.com/eu/home-eusk/

Ikusmen-urritasuna duten pertsonen bizitza hobetzen lagundu nahi duten gazteak bilatzen ditugu!

Bat egin ONCE Euskadiren eta Mondragon Team Academyren erronkarekin!