Boluntariotza osasun mentalean

Atzealdea

Boluntariotza osasun mentalean

SOLIDARITATEA

Boluntariotza osasun mentalean

San Juan de Dios Ospitaleko boluntariotzari ekingo diote Biteritarrek

2018·10·24

$titulo.getData()


Solidaritatearen esparruan, Eskolaz Kanpoko Ekintza gisa, Biteritarrek San Juan de Dios Ospitalean boluntariotza egingo dute. Urriaren 2an Ospitalea ezagutu eta gero, gaurkoan bertako langileak hurbildu dira Biterira boluntarioei harrera bat egitera. 

Harreraren helburua konfiantza giroa eta elkarren arteko laguntza sare bat sortzea izan da. Horretarako, zenbait gairen inguruan hausnartu dute, buruko gaixotasun edo nahasmenduak zer diren, horiek pairatzen dituzten pertsonen estigma soziala nola gainditu, boluntariotzaren onurak, biziko dituzten emozioak nola gestionatu, besteak beste.