Ingeniaritza mekatronikoko graduko ikasleek Tekniker zentro teknologikoa bisitatuko dute

Atzealdea

Ingeniaritza mekatronikoko graduko ikasleek Tekniker zentro teknologikoa bisitatuko dute

BISITA

Ingeniaritza mekatronikoko graduko ikasleek Tekniker zentro teknologikoa bisitatuko dute

Ikasleek errealitatea eta errealitate birtuala uztartzeko esperientzia lehen pertsonan bizi ahal izan dute, Cogile proiektuan garatzen ari den simulazio bati esker

2023·03·14

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Mekatronikoko Graduko bigarren mailako ikasle taldeak Tekniker ikerketa zentroaren instalazioak bisitatu ditu. Dituzten laborategi teknologikoak eta esku artean dituzten ikerketa proiektu batzuk ezagutzeak aukera eman die ikasleei merkatuaren errealitatera hurbiltzeko eta etorkizun profesionala bistaratzeko.

Bisitan zehar, ikasleek errealitatea eta errealitate birtuala uztartzeko esperientzia lehen pertsonan bizi ahal izan dute, COGILE proiektuan egiten ari den simulazio bati esker. Ikasleek probatu duten simulazio zehatza hegazkin aleroi bat ikuskatzeko lana izan da eta horretarako robot batekin lankidetzan aritu dira. Teknikerrek eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, besteak beste, parte hartzen duten Eusko Jaurlaritzaren Elkartek programak finantzatutako ikerketa proiektua da. Cogilek langilearentzat industria sistema adimendunak sartzea du helburu, Errealitate Birtuala, Errealitate Mistoa eta Errealitate Areagotua bezalako teknologien bidez, eta langilearen gaitasun fisiko, sentsomotrize eta kognitiboetara egokitzen ditu, bere potentziala maximizatzeko.

Enpresetara egiten diren bisita horiek programa akademikoaren parte dira, ikasgeletan ikusi dituzten gaien aplikazio errealak ezagutzeko aukera ematen baitiete ikasleei. Gainera, aukera ematen du enpresa jarduera bertatik bertara ezagutzeko eta hori bezalako enpresa batean praktikak edo gradu bukaerako proiektua eginez bistaratzeko, eta hori oso positibotzat jotzen dute ikasleek.

Formazio duala

Mondragon Unibertsitatea oso lotuta dago enpresekin eta oso formazio praktikoa eskaintzen du, unibertsitate liderra izanik ibilbide duala duten titulazioetan. Testuinguru horretan, Teknikerrek Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoarekin lankidetzan dihardu, eskaintzeko espezialitate teknikoetara lerrokatutako praktikak eta ikasketa bukaerako proiektuak. Duela gutxi Ingeniaritza Mekatronikoko Graduko ikasle batzuek ikasketak uztartu dituzte eta azken proiektua Teknikerren garatu dute, eta, beraz, zentro teknologikoak hirugarren mailako ikasle talde hau ere gonbidatu du etorkizunean bere taldean sartzera.

 

512x262

512x262