Vicente Atxa, MONDRAGONeko presidenteorde berria eta Ezagutza Dibisioko zuzendari nagusia

Atzealdea

Vicente Atxa, MONDRAGONeko presidenteorde berria eta Ezagutza Dibisioko zuzendari nagusia

Izendapena

Vicente Atxa, MONDRAGONeko presidenteorde berria eta Ezagutza Dibisioko zuzendari nagusia

Kargu berria eta gaur egun Mondragon Unibertsitateko errektore gisa betetzen duena bateragarri egingo ditu.

2024·07·05

$titulo.getData()


Kongresuko Batzorde Iraunkorrak, gaur ospatutako saioan berretsi du Ezagutza Dibisioko zuzendaritza organoak Vicente Atxa zuzendari nagusi izendatzeko hartutako erabakia eta, aldi berean, MONDRAGONeko presidenteorde izendatu du.

Horrela, MONDRAGONeko Kongresuan 2023ko uztailean formalki eratu zen dibisio honen antolaketa-egitura osatzen da. Ezagutzaren dibisioak, ikastetxeak, unibertsitatea eta zentro teknologikoak hartzen ditu. Hauek dira taldea osatzen duten kooperatibak: Arizmendi Ikastola, Lea Artibai Ikastetxea, Politeknika Txorierri, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, MU Enpresagintza, Huhezi, Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan, Lortek, Leartiker eta MIK. Ezagutzaren Dibisioan 2.000 pertsona inguruk egiten dute lan, 150 milioi euroko aurrekontu agregatua du eta guztira 22 egoitza daude Euskadin banatuta.

Lehendakariorde berriak funtzio berri hau eta gaur egun Mondragon Unibertsitateko errektore gisa betetzen duena bateragarri egingo ditu.

Atxak 58 urte ditu, elektronikan ingeniaria da Mondragon Unibertsitatean eta elektronika eta komunikazioetan doktorea Staffordshire Universityn. Gaur egun Mondragon Unibertsitateko errektorea da, eta aurretik Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria izan zen.