Teknologia Biomedikoetako masterreko ikasle talde batek artikulu zientifiko bat argitaratu du Entropy aldizkarian
Teknologia Biomedikoetako masterreko ikasle talde batek artikulu zientifiko bat argitaratu du Entropy aldizkarian
Teknologia Biomedikoetako masterreko ikasle talde batek artikulu zientifiko bat argitaratu du Entropy aldizkarian
Zahar eta gazteen elektroenzefalogrametan ematen diren aldaketak aztertzen dituen lana Q2 mailako aldizkarian argitaratu da.
Goi Eskola Politeknikoan Teknologia Biomedikoetako Unibertsitate Masterra ikasten diharduen ikasle talde batek artikulu zientifiko bat argitaratu du Entropy aldizkari zientifikoan. Aging Modulates the Resting Brain after a Memory Task: A Validation Study from Multivariate Models izena duen artikulua Garazi Artola, Erik Isusquiza, Ane Errarte, Maitane Barrenechea, Ane Alberdi, María Hernández-Lorca eta Elena Solesio-Jofrek osatutako taldeak garatu du, eta zahar eta gazteen artean elektroenzefalograman (EEG) ematen diren aldaketak aztertzen ditu. Aipatutako aldizkaria Q2 mailakotzat kalifikatzen da, aldizkari zientifikoen artean Q1 kalifikazioa soilik duela gainetik, beraz Masterreko lehen mailako PBLan eginiko lan hau oso ondo baloratua izan dela esan daiteke.
Gaur egun Teknologia Biomedikoak Masterreko bigarren mailan duden ikasle hauek beraien etorkizun profesionala ikerketara bideratu nahi dutela nabarmentzen dute. Zentzu honetan ikertzaile talde honen Curriculum Vitaean inpaktu nabarmena izango du publikazio honek, ez baita ohikoa Masterra bukatu orduko JCR publikazio bat izatea, horrela gainontzeko ikasleengandik bereiztea lortuko dutelarik. Bestalde, errekonozimendu hau oso baliotsua da aurrerantzean ikerketaren munduan bermearekin jarraitu ahal izateko, besteak beste, bekak eskatzeko unean (doktoretzakoak adibidez) artikuluren bat publikatua izatea kontuan hartzen den aldagai bat delako.