Koronabirusaren inguruko azken berriak
Koronabirusaren inguruko azken berriak
Koronabirusaren inguruko azken berriak
Gasteizen eskolak bertan behera geratu dira
Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen komunikatuan jasotzen den bezala, Gasteizen klase guztiak bertan behera geratzen dira. Erabaki honek Gasteizko hezkuntza zentruei eragiten die eta baita ere hiriburuan eskolak ematen dituzten kanpoko beste erakundeei.
Mondragon Unibertsitateak normaltasunez jarraitzen du eskolak ematen bere campusetan eta osasun autoritateek zehaztu dituzten prebentzio neurriak errespetatzea eskatzen du.
Mondragon Unibertsitateak jakinarazi nahi du baita ere, egoera erabat monitorizatuta duela eta Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan dagoela. Aldi berean, horrelako egoeretarako barne protokolo bat ere baduela jakinarazi nahi du eta jada langile eta ikasleen artean banatuta dagoela.
Edozein berri gertatuko balitz, puntualki informazioa zabaltzen jarraituko da.