2015-2016 kurtsoko emateak

Atzealdea

TRANSFERINN proiektuaren ematea

Emakida

TRANSFERINN proiektuaren ematea

2015·02·02

$titulo.getData()


Europar Batasuneko Interreg Poctefa programak TRANSFERINN; Generación de un ecosistema de innovación para microempresas, pequeñas y medianas empresas y emprendedores basado en la transferencia de conocimiento proiektua finantziatu du, "INTERREG V A España-Francia-Andorra (POCTEFA) 2014-2020" deialdiaren barruan, EFA001/15 erreferentziarekin.

Proiektuaren deskribapena

TransferINN proiektuak mugaz gaindiko guneko berrikuntza sustatzeko erronkari erantzuten dio, bere eskualdeak EBko eskualderik aurreratuenetara hurbiltzen laguntzeko. Horretarako, I+G+Bren emaitzei probetxu handiagoa atera behar zaie (ustiapen komertziala), eta enpresa, unibertsitate, zentro teknologiko eta berrikuntzako beste eragile batzuen artean sareak sortzen lagundu. Helburua da berrikuntzako ekosistema bat sortzea mugaz gaindiko gunean, Unibertsitateetan, Zentro Teknologikoetan, Laborategietan eta beste toki batzuetan dauden ezagutzak mikroenpresetara, enpresa txiki eta ertainetara eta ekintzaileei transferitu ahal izateko. Kontua da I+G+Bko jarduerak egin arren horiek modu sistematikoan egiten ez dituzten eta berrikuntzako estrategiak ez dituzten enpresekin lan egitea. Horrelako enpresek kanpoko laguntza behar dute, berrikuntza dinamikak bultzatu ahal izateko eta Zentro Teknologikoekin, Unibertsitateekin eta antzekoekin harremanak ezartzeko, beren lehiakortasuna hobetu ahal izateko. Helburua da enpresa horiek berrikuntza proiektuak modu jarraituan sortu ahal izatea. Proiektu hau mugaz gaindiko gunean garatuta harremanak ezarri ahal izango dira enpresen, zentro teknologikoen eta unibertsitateen artean, elkarrekin lankidetzazko proiektuak garatu ahal izateko eta arlo geografiko eta sektorial guztietan sortzen diren ezagutzei etekina ateratzeko. Proiektuaren asmoa da lankidetza akordio bi ezartzen laguntzea enpresen eta zentro teknologikoen artean.

Proiektuaren helburuak

Helburua berrikuntzako ekosistema bat mugaz gaindiko gunean sortzea da, Unibertsitateetan, Zentro Teknologikoetan, Laborategietan eta beste toki batzuetan dauden ezagutzak mikroenpresetara, enpresa txiki eta ertainetara eta ekintzaileei transferitu ahal izateko.

  • Berrikuntzako proiektu indibidualak, lankidetzazkoak edota mugaz gaindikoak sortzea eta garatzea enpresa txiki eta ertainetan.
  • Berrikuntzako dinamika etengabea martxan jartzea enpresa txiki eta ertainetan, Berrikuntzaren eta Nazioarteratzearen Kudeatzaileen bitartez (GII) eta Berrikuntzako Sistema Integral eta Etengabeen bitartez
  • Berrikuntzarako eta ezagutzen transferentziarako mugaz gaindiko nodoak sortzea
  • Pertsonak trebatzea Berrikuntzaren eta Nazioarteratzearen Kudeaketan

Proiektuaren emaitzak

  • Enpresen eta ikerketa zentroen artean ezarritako akordioak, produktu merkaturagarrien garapena ekarri dutenak (1).
  • Garatutako tresna berritzaileen onurak baliatzen diren enpresak (150).
  • Berrikuntzarako eta ezagutzen transferentziarako sortutako nodoak (3).

 

Web orria

Sare sozialak

Erlazionatutako albisteak