Lan egin ikasten duzun bitartean
Lan egin ikasten duzun bitartean
Lan egin ikasten duzun bitartean
Ikasketak jardun erdiko lanarekin uztartzeko aukera eskaintzen dizugu.
Formazio DUALa Ingeniaritza Masterreko ikasle berrientzat
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Ingeniaritza Masterreko ikasleei, ikasketak eta lana txandakatzeko aukera ematen die, eta jarduera horren truke ikasketak finantzatzeko diru sarrera garrantzitsu bat lortzeko (lehenengo mailan, hilean 761€ garbi inguru garatutako jardueraren denboraren arabera eta bigarren mailan, Master Bukaerako Lana (6 hilabete) egiten den bitartean 1125€ garbi hilean).
Programa DUAL honek enpresaren errealitatearen gaineko funtsezko esperientzia emango dio ikasleari. Gainera, horrelako esperientziek laneratze indize bikainak edukitzea ahalbidetzen dute, eta enpresek oso ongi baloratzen dituzte, talentua erakartzeko estrategian.
Jarduera enpresetan, zentro teknologikoetan edo Eskola barruko ikerketa laborategietan egin ahal izango da.
BENETAKO AUKERAK
Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak 18 ikerketa-talde ditu, eta horietan, ingeniaritzako ikasleek aukera dute programa dualaren bidez lankidetzan aritzeko. Bideo honetan, unibertsitatean energiaren inguruan garatzen diren hainbat ikerketa-proiektu erakusten dira.
Liberty proiektuak Mercedes EQC modelorako 500 km-ko autonomia duen bateria bat diseinatu nahi du, eta bere balio-bizitza luzatu, errekuntza-ibilgailuen antzekoa izan dadin. Cardhin proiektuak, bestalde, karga dinamikoko eta hari gabeko errei bat eraiki nahi du, ibilgailu astunen elektrifikazioa erraztuko duen alternatiba bat eskaintzeko.
Proiektu horietako ikertzaileak masterreko irakasleak dira, eta urtero ikasle berriak sartzen dituzte beren taldeetan. Gustatuko litzaizuke programa dualeko plaza horietako bat lortzea?