Clara Rojas García ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen
Clara Rojas García ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen
Clara Rojas García ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen
- Tesi titulua: Parameter estimation of physics-based models for lithium-ion battery accounting for electrochemical and thermal effects
Epaimahaia:
- Lehendakaritza: Mikaël Cugnet (CEA-French Alternative Enenergies and Atomic Energy Commission)
- Bokala: Javier Rodríguez Aseguinolaza (UPV/EHU)
- Bokala: Emilie Bekaert (CIC energiGUNE)
- Bokala: Elixabete Ayerbe Olano (CIDETEC)
- Idazkaritza: Iker Lopetegui Tapia (Mondragon Unibertsitatea)
Laburpena:
Energia biltegiratzeko sistemek paper garrantzitsua jokatzen dute egungo energia trantsizioari aurre egiteko. Energia hornikuntza, energia berriztagarrien bitartez hornitzeko eta automobilgintza sektorea elektrifikatzeko behar dituen eskakizunak betetzeko biltegiratze sistema hauek eskeintzen duten malgutasunari eta autonomiari esker gauzatuko ahal dira soilik. Bereziki, energia-dentsitate handiagoa eta bizi-iraupen luzeagoa dutelako, litio-ioizko bateriak dira teknologia nagusia gaur egun.
Litio-ioizko baterien karakterizazioaren eta modelatzearen ikerketa giltza izango da kontrol estrategia eraginkorrak garatzeko eta haien funtzionamendua hobetzeko. Bateriaren kudeaketa sistemen (BMS) belaunaldi berriarentzat, fisikan oinarritutako ereduak (PBM) bateria barnean gertatzen diren prozesu elektrokimikoen inguruko informazio garrantzitsua eskaintzen dute. Ereduaren iragarpenak parametrizazio zehatzetan oinarritzen dira irmoki eta horregatik, ahalegin guztiak parametroak inongo zalantzarik gabe balioztatzeko metodo onena aurkitzean datza. Hala ere, parametro kopuru handiak, haien arteko elkar mendekotasunak eta ereduaren egiturak, parametrizazioa, prozesu zail batean bihurtzen dute.
Tesi honek eredu elektrokimiko-termiko baten parametroak zehaztasunez estimatzean zentratzen da. Orain arte proposatutako metodo ugariei erreparatuta, helburua, teknika eraginkor eta azkar bat diseinatzean datza, parametrizazioaren kostuak murriztuz zehaztasunik galdu gabe. Lehenik, metodologia, parametroak ezagutzen diren ingurune birtual batean balioztatzen dira. Gero, metodologiaren analisi zehatz bat burutzen da parametro multzo osoaren egokitasuna ebaluatzeko.
Benetazko ingurunean, bateria komertzial baten zelda bat parametrizatzen da diseinatutako esperimentu optimoen eta teknika inbaditzaileen bitartez. Gainera, orain arte kontuan hartu gabeko aldaketa aldakorrak neurtuko dira, bertan sortutako beroa adibidez, ereduaren parametro termikoak hobeki optimizatzeko. Bukatzeko, azken ereduko azterketan egindako ebaluazioa burututako esperimentuekin alderatzen badugu parametroak zehaztasunez egiaztatu daitezkeela ikusi daiteke metodologia misto baten bitartez. Honek, litio-ioien baterien kontrol eta kudeaketa fidagarritasun altu batekin eta denbora errealean egiteko aplikazioak sortzeko bidea zabaltzen du.