Unai Morales Diez ikasleak SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu zuen, 'CUM LAUDE' aipamenarekin '

Atzealdea

Unai Morales Diez ikasleak SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu zuen, 'CUM LAUDE' aipamenarekin '

TESIA

Unai Morales Diez ikasleak SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu zuen, 'CUM LAUDE' aipamenarekin '

2021·11·10

$titulo.getData()


Tesiaren izenburua: Osagai estrukturalen garapena, inpaktu kasuan energia xurgatzeko zuntz jarraituaren konpositearen 3D inprimaketaren bidez

Epaimahaia:

  • Presidentzia: Carlos Daniel González Martínez (Universidad Politécnica de Madrid)
  • Bokala: Isabel Harismendy Ramírez de Arellano (Tecnalia Research & Innovation)
  • Bokala: Alberto López Arraiza (UPV/EHU)
  • Bokala: Rubén Ansola Loyola (UPV/EHU)
  • Idazkaria: Laurentzi Aretxabaleta Ramos (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

  • Etorkizuneko materialei eta fabrikazio prozesuari buruzko ezaguera sortzeak gizarteak dituen erronka nagusiei erantzungo dizkieten balio erantsi handiko produktuak garatzeko balio izango du. Produktuen pertsonalizatzea, fabrikazioaren digitalizazioa edo ekonomia zirkularra fabrikazio gehigarriak (AM) erantzun diezaiekeen erronka horietako batzuk dira.
  • Gaur egun, diseinu jasangarria da ibilgailuetako osagaien garapenean, ildoetatik bat eta diseinu arinak, energia aurrezteak eta lehengaien erabilera eraginkorrak ikerketa anitz izan dituzte. Dena den, ingurumenaren aldeko kezkarekin batera, segurtasunak faktore kritikoa izaten jarraitzen du eta talkak diren egoeretan ibilgailuko bidaiarien segurtasuna bermatu edo hobetzen saiatu behar dute fabrikatzaileek. Horregatik, diseinu geometriko konplexuaren bidez, energia xurgatze propietateak gehitzea eta cFRTP material konposatuko egitura zuntzen orientabide ez konbentzionalak tesi honen helburu nagusi dira. Horretarako, konposite-ko AM teknologien bidez, aurretik definituta dituzten propietateak edo programatu daitezkeen egituren eta metamaterialen kontzeptu berriak aztertu eta garatu dira, ibilgailuaren egituraren barruan berariazko beharrak/funtzionaltasunak betetzen dituztenak. cFRTP (cCF/PA, cGF/PA y cKF/PA) egituren fabrikazioari dagokienez, zuntz jarraituzko 3D FFF inprimaketak diseinuaren askatasun eta malgutasun handiagoa ematen du, kargaren norabidean zuntza bideratzeari aukera ematen baitio.
  • Beraz, lan honek funtsezko hiru bloketan ezaguera sortzeari ekin dio:
  • Lehen blokea ondorengo honetan ardaztu da: profil diseinu geometrikoaren bidez fabrikatutako egitura-osagaien energia xurgatzeko propietateen gehikuntzan eta zuntz jarraituzko inprimaketa ibilbideak hautatzen. Horretarako, karakterizazio mikroestrukturala eta FFF prozesua dela bide inprimaketa akatsen identifikazioa burutu dira eta baita aztertu ere geometria-erlazioa (perfil fold), zuntzaren inprimaketa patroia eta errefortzu harizpia mota (karbonoa, beira eta Kevlar©) aipatu akatsen sorreran. Halaber, inprimatutako profilen kolapso egonkor moldeak eragiten dituzten haustura mekanismoak identifikatu dira, kokapena, akatsen tipologia eta kargaren norabidearekin duen zerikusia aztertuz. Hori guztia, egituraren ahultasuna/etenaldia (inprimaketa akatsak) kolapso egonkorraren abiarazleetan bihurtzeko xedez.
  • Bigarren blokean cFF zuntz jarraiez (karbonoa, beira eta Kevlar©) indartutako inprimaketa materialen erantzuna aztertzen da saiakuntza abiadura ezberdinetan eta zera frogatu da: zuntzak estaltzen dituzten PA matrizen izaeran ezberdintasunak daudela, deformazio abiadurarekiko bere sentsibilitate handiagoa eta talkarekiko bere erresistentzia hobea esplikatzen dutenak. Frogatu da ere zuntzen inpregnazio txarrak edo inprimaketa materialaren sendotze gabeziak hutsegite mekanismo ziurrak eragiten dituela, zuntzen hausturan, delaminazioetan eta geruzen eta inprimaketa kordoien arteko marruskaduran funtsatzen direnak.
  • Hirugarren blokea, azkenik, betelan auxetikoren egiturak identifikatu eta karakterizatzeari dago bideratuta, profil tubularraren zeharkako portaera hobetzeko eta, profil eta nukleo binomioari esker, xurgatze ahalmenean ondorio sinergetikoa eragiteko. Frogatu da ere nukleo auxetiko kolapso moduak (izar motatako errentrantea) profilaren zamaedukiera gehitzen duela eta, loditzearekin batera, bere kolapso progresibo modua kontrolatzen duela.