Pablo Sánchez Barros ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘NAZIOARTEKO DOKTORETZA’ aipamenarekin

Atzealdea

Pablo Sánchez Barros ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘NAZIOARTEKO DOKTORETZA’ aipamenarekin

TESIA

Pablo Sánchez Barros ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘NAZIOARTEKO DOKTORETZA’ aipamenarekin

2022·12·16

$titulo.getData()


Tesiaren izenburua: "Advanced numerical models in rubber pad diaphragm forming process simulation"

Epaimahaia:

  • Presidentzia: Marta Oliveira (Universidade de Coimbra)
  • Bokala: Jenny Venema (Tata Steel, Research & Development)
  • Bokala: Mikel Isasi Iriondo (Leartiker)
  • Bokala: Iñigo Llavori Osa (Mondragon Unibertsitatea)
  • Idazkaria: Eneko Sáenz de Argandoña Fernández de Gorostiza (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

Oro har, txapazko produktuak trokel zurrun bidez fabrikatzen dira, eta honen ondorioz guztiz lerrokaturik egon behar dute eta elkarren artean erabat bat egin behar dutelarik. Teknologia mota hau txapa bidezko konformazioan erabili ohi izan da, pieza kopuru handiko loteak modu azkar eta jarraian fabrikatzea ahalbidetuaz. Bestalde, prozesu hauetan erabiltzen diren erramintak kostu handi dute eta birkonfiguraziorako denbora luzea behar izaten dute.

Beraz, prozesu konbentzionalak oso erabilgarriak dira kadentzia altuko piezak fabrikatzen diren sektoreetan, zeinetan prestatze denbora eta tresneriaren kostua amortizatzen den, automozioaren industrian gertatzen den moduan. Hala ere, aeronautikako sektoreak eskatzen dituen txapazko produktuetan, orokorrean, geometria desberdinen eta kantitate murritzagotan behar dira, ondorioz, prozesu hauek ez dira egokiak.

Aeronautika sektoreak dituen behar berezi hauen ondorioz sortzen dira goma bidezko konformazio prozesuak. Prozesu mota hauetan, trokel zurrun konjuntoak erabili ordez, trokel bakan bat erabiltzen da, eta kontrapuntu moduan, goma malguzko tresna bat, hainbat matrizerentzako bateragarria izan daitekeena.

Goma diafragma bidezko konformazio prozesua, goma duen konformatu prozesu bat da, zeinak esparru honetako teknologia konbentzionalak ez bezala, tresna malgu bat, erreminta zurrun bat eta presioa aplikatzen duen fluido bat erabiltzen ditu piezak lortzeko. Prozesu honetan, gomazko diafragma bat presio bidezko fluido baten bidez bultzatzen da, zeinak deformatzean txapa trokelaren aurka presionatuko duen, trokel horren geometria hartzera behartuaz. Bere izaeragatik, prozesu hau bereziki diseinatua dago serie motzeko pieza ugari fabrikatzeko, aeronautika sektorea helburua duelarik.

Konformatu prozesu konbentzionalekin alderatuaz, zeinetan erremienta zurrunak erabiltzen diren eta berain inguruan bibliografia zabala eta urte luzeetako esperientzia garatu den, gomazko diafragma bidezko konformazio prozesua, aurretiazko egoera batean aurkitzen da oraindik.

Hau guztiari gehituaz, nahiz eta konformazio prozesu konbentzionalen simulazioa oso aurreratua egon eta aktiboki prozesu produktiboetan inplementatua dagoen arren, gomaren erabilerak, goma bidezko simulazioak atzean geratu izana suposatu du. Prozesu hau erabiltzen duen industriaren zati handi batek ez ditu simulazio numerikoak erabiltzen edota hidrokonformazio bidezko prozesuen modelo berdinak erabiltzen ditu.

Lan honen oinarrizko puntuak, alde batetik, gomen portaera hiperelastikoaren eta berauengan eragiten duten efektu desberdinen analisia, eta bestetik, gainontzeko elementuekin nola elkar eragiten duten prozesuan zehar eta piezaren azken emaitzan nola eragiten duen ebaluatzea dira. Beste aldetik, txaparen ezaugarri mekanikoen karakterizazio aurreratua eta prozesuko frikzio koefizientea lortzea.

Modu honetan, simulazio modelo aurreratuen garapena eta prozesuan parte hartzen duten elementu guztien karakterizazioa, hala nola modelizazio egokia, ezinbesteko elementua izangoa da teknologia hau hobeto ulertzeko eta prozesuaren inguruko ezagutza areagotzeko, konformazio teknika honen bitartez egindako egunerako lana optimizatzeko helburuarekin.