Oier Arregi Ezkurra ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen
Oier Arregi Ezkurra ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen
Oier Arregi Ezkurra ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen
Tesiaren izenburua: "Gestión de energía en ascensores con sistemas de almacenamiento y energías renovables"
Epaimahaia:
- Presidentzia: Víctor Herrera Pérez (Universidad San Francisco de Quito)
- Bokala: Andoni Saez de Ibarra Martínez de Contrasta (Ikerlan)
- Bokala: Jon Ander López Ibarra (Jema Energy)
- Bokala: Iván Sanz Gorrachategui (Universidad de Zaragoza)
- Idazkaria: Erik Garayalde Pérez (Mondragon Unibertsitatea)
Laburpena:
Azken urteotan, igogailuen sektoreko enpresa nagusienak igogailuen kontsumoa murrizteko eta energia berriztagarrien erabilera areagotzeko lanean aritu dira produktu eraginkorragoak eta iraunkorragoak lortzeko, eta bide batez, Europako sistema elektrikoaren deskarbonizazioan laguntzeko. Energia berriztagarrien erabilerari esker, sare elektrikoko energia-kontsumoa murriztu daiteke, komunitate baten argiaren faktura murriztuz. Hala ere, energia berriztagarrien izaera estokastikoak dela eta, energia biltegiratzeko sistema bat integratzea (bateriak, normalean) beharrezkoa izaten da, energia berriztagarriaren sorkuntza txikiko uneetan igogailua elikatzeko gai izateko. Bateria hau aplikazioan integratzerakoan, igogailua elikatzeko kontratatutako potentzia murrizteko aukera ematen du, bateria baita igogailuari potentzia hornitzeko arduraduna. Panel fotovoltaikoak erabiliz, igogailua elikatzeko behar den energia sortzen da eta baterien bidez, berriz, energia soberakina biltegiratzen da. Soberakin hau, paneletatik edo igogailuaren bidaia birsortzaileengatik sortutakoa izan daiteke, izan ere, igogailu arruntetan, bidaia horietan sortzen den energia soberakin hori erre eta bero moduan galtzen da.
Bateriak eta panel fotovoltaikoak dituen igogailu batek energia-kudeatzaile aurreratu bat behar du, igogailuaren elikadura eta bateriaren karga kudeatzeko, kasu batzuetan energia sare elektrikora itzultzeko ere. Sistema horiek osatzen duten kudeaketaren azken helburua energiaren erabilera optimizatzea da, sare elektrikoaren energia-kontsumoa murriztuz eta, horrela, azken erabiltzailearen fakturaren kostua gutxituz. Gainera, igogailuaren kostua optimizatzeko, bateriari ematen zaion erabilera ere kontuan hartu behar da, behar baino lehen degradatu ez dadin. Kudeaketa hori erronka konplexua da, igogailuaren kontsumoaren ausazkotasuna, sorkuntza fotovoltaikoaren ausazkotasuna eta bateriek karga-egoeraren eta osasun-egoeraren arabera duten portaera desberdina dela eta. Hori horrela izanik, ezinbestekoa da energia kudeatzeko estrategia denboran zehar egokitzeko gai izatea.
Sistema horien kudeaketa optimizatzeko erronkari heltzeko, tesi honetan hainbat etapa jorratzen dira. Lehenik eta behin, bateriaren eta panel fotovoltaikoen dimentsionamendua optimizatuko da. Optimizazio hori eraikinaren ezaugarrien arabera egin behar da. Ezaugarri horien bidez, trafikoa eta jatorri berriztagarriko sorkuntza (fotovoltaikoa) estimatzen dira. Ondoren, sistema dimentsionatu dagoelarik, energia kudeatzeko estrategia aurreratua diseinatuko da, energia biltegiratzeko sistemaren (bateria) eta sare elektrikotik kontsumitzen den energiaren erabilera optimizatuz. Azkenik, hiru azterketa-kasu aurkezten dira garatutako kontrol-estrategien aplikazio erakusteko, tesiaren ondorio nagusiekin batera.