Egoitz Aldanondo Beguiristain ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen
Egoitz Aldanondo Beguiristain ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen
Egoitz Aldanondo Beguiristain ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen
Tesiaren izenburua: "Friction Stir Welding technology for advanced manufacturing of aircraft structures"
Epaimahaia:
- Presidentzia: Dulce Maria Esteves Rodrigues (Universidade de Coimbra)
- Bokala: Juana Valer Goñi (Aernnova Engineering Division)
- Bokala: Maria San Sebastian Ormazabal (Lortek)
- Bokala: Gurutze Arruebarrena Lizarralde (Mondragon Unibertsitatea)
- Idazkaria: Gorka Plata Redondo (Mondragon Unibertsitatea)
Laburpena:
Sektore aeronautikoaren erronka nagusienetako bat erregaien kontsumoa murriztea da, efizientzia energetikoa, emisioen murrizketa edota hegazkinen operazioetako kostuen murrizketa bilatze aldera. Erronka honi aurre egiteko, eranginkorragoak eta ingurumenarekiko errespetagarriak diren sistema aeronautikoentzat gero eta estruktura arinagoak beharrezkoak dira.
Fabrikazio prozesuen ikuspuntutik, marruskadura-astintze soldadura edo “Friction Stir Welding” (FSW) estruktura aeronautikoen fabrikazioa betidanik erabili izan den errematxeen teknologia ordezkatzeko potentziala duen lotura teknologia berritzaile bat da. Materialeen ikuspuntutik, hirugarren belaunaldiko aluminio-litiozko aleazioen garapenak dentsitate baxuko eta erresistentzia handiko aluminiozko aleazioen erabilerarako aukera berriak zabaldu ditu. Bi berrikuntza hauen inplementazio arrakastatsuak ate berriak irekitzen ditu aeronautikarako estruktura aurreratuen fabrikazioan. Hala ere, sektore aeronautikoko eskaera zorrotzak beteko dituzten kalitate handiko soldadurak gauzatzeko ezinbestekoak diren FSW soldadura baldintzak garatzea beharrezkoa da.
Tesi hau hirugarren belaunaldiko aluminio-litiozko aleazioak erabiliz, langa-azal moduko FSW soldadurez osaturiko panel errefortzatu integralen fabrikaziorako beharrezkoa den FSW soldadura prozesuaren garapenean murgiltzen da. Gisa honetako hainbat aleazio aztertu diren arren, egindako lanak bereziki AA2060-T8E30 eta AA2099-T83 aleazioetan du ardatza. FSW soldadura prozesuaren garapenerako kritikoak diren faktoreak ikertu dira, nola hala, erreminten diseinua, soldadura parametroak eta korrosioaren aurkako babesa eskeintzen dute teknika berritzaileen efektuak (Cr-rik gabeko gainazalen tratamentuak, zigitzaileak). Faktore hauek FSW bidez eginiko soldaduren kalitatean duten eragina azterketa metalografiko eta entseiu mekanikoen bidez ikertu da, mikroskopia optiko eta elektronikoa, deserrotze eta trakzio entseiu estatikoak eta neke entseiuak barne. Eginiko lanaren emaitza bezala, FSW soldadura prozesuaren baldintza optimizatuak definitu dira, gainjarritako loturetan kalitate handiko FSW soldadurak egiteko aukera ematen duen erreminta diseinu berri bat barne.
Tesia ecoTECH proiektuaren barnean garatu da, etorkizuneko hegazkinen teknologia berrien ikerketa eta garapenerako “Clean Sky 2” inziatibaren barneko ezinbesteko bazkideen proiektu mota izanik. Proiektuko bazkideen artean oso elkarlan aberasgarria egin da eta fuselaia panel berritzaileen estruktura erakusleen fabrikazioa martxan da tesi hau aurkeztu den unean. Tesian lortutako ondorioak fabrikazio honetan aplikatzen ari dira garatutako FSW teknologia aplikatuz, non estruktura berritzaile hauen heldutasun teknologikoa igotzea den helburu. Helburu hau gauzatzeak, FSW soldadura teknologia estruktura aeronautikoen fabrikazio aurreraturako teknologia giltzarri bezala kokatzea ekarriko luke. Honen onurak pisu murrizketa, energía kontsumoaren murrizketa, fabrikazio kostu zein denboren murrizketa eta fabrikazio automatikoago eta digitalago baterako aurrerapenak izango lirateke.
Egindako lana ahalik eta modu argienean aurkezteko asmoz, tesian 11 artikulu aipatzen dira kronologikoki aurkeztuta, zeintzuk FSW soldadura teknologiarekin gainjarritako loturetan eta aluminiozko aleazioekin egindako garapen lan guztiaren erakusle diren. Dena dela, tesiaren garapena bideratu duten ezinbesteko artikuluak 9, 10 eta 11 artikuluak dira. Hauek dira baldintza akademikoak betetzen dituzten artikuluak eta publikazioen konpendiorako kontutan izan beharrekoak, tesi tradizionalen memoria ordezkatuz.