Anibal Faruk Abedrabbo Hazbun ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen. Tutoretza partekatuko tesia Mondragon Unibertsitatearen eta UNIANDESen artean.

Atzealdea

Anibal Faruk Abedrabbo Hazbun ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen. Tutoretza partekatuko tesia Mondragon Unibertsitatearen eta UNIANDESen artean.

TESIA

Anibal Faruk Abedrabbo Hazbun ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen. Tutoretza partekatuko tesia Mondragon Unibertsitatearen eta UNIANDESen artean.

2022·11·07

$titulo.getData()


Tesiaren izenburua: "Evaluation of surface integrity in cryogenic cylindrical grinding for automotive components"

Epaimahaia:

  • Presidentzia: Joaquín Barreiro García (Universidad de León)
  • Bokala: Manuel Sanjuan Blanco (Universidad de Valladolid)
  • Bokala: Saurabh Basu (Pennsylvania State University)
  • Bokala: Fabio Rojas Mora (UNIANDES)
  • Idazkaria: Aitor Madariaga Zabala (The University of Manchester)

Laburpena:

Automobilgintzaren industria funtsezko jarduera da bai ekonomia globalerako bai pertsonen ongizaterako. 1.9 milioi eurotik gorako ekoizpen maila du, munduan 8 milioi enplegu baino gehiago sortuz. Bere ekoizpen kantitate eta kalitate eskakizun handiak direla eta, fabrikazio lerroek CpK=1.67 balorearen gertuko ekoizpen ahalmenarekin lan egin behar dute. Ekoizpen-estandar horiek mantendu ahal izateko, IT6 edo IT8 perdoiak dituzten osagai mekaniko kritikoek ezaugarri handiak izan behar dituzte gainazalaren osotasunari dagokionez; lerro-zuririk gabeko gainazalak eta Ra gainazaleko zimurtasunak 0,32 µm-tik gorakoak ez direnak batez ere.

Gainazaleko ezaugarri horiek lortzeko, artezketa bezalako akabera-prozesuetan, tenperatura eta ebaketa-erremintaren eta osagai mekanikoaren arteko marruskadura murrizten duten fluido hozgarri/lubrifikatzaileak erabiltzen dira. Horrela, gainazalaren kalitatea hobetzen da eta gainazalean akatsak agertzea arintzen da. Ebaketa-olioak eta ura erabiltzen dituzten hozgarri sintetikoak dira ebaketa-fluido gisa gehien erabiltzen dira. Nahiz eta produktu horiek hamarkadetan industrian erabili dira, osagaien gainazaleko kalitatea hobetzeko aukera emanez, egiaztatu da fluido horiek eragin negatiboa dutela giza osasunean eta ingurumenean. Gobernuek ahalegin handiak egin dituzte fluido hauen erabilera kontrolatzeko eta ondorengo tratamendua egiteko, baina ez dira nahikoak izan gero eta handiagoa den automobilgintza-sektorean hondakin kutsatzailerik gabeko mekanizazio-prozesuak bultzatzeko.

Akaberako eragiketetan fluido kutsatzaile horiek fluido ekologikoekin ordezkatzeak nabarmen lagundu lezake ingurumena babesten eta lantoki seguruagoak bermatzen. Hori dela eta, tesi honen helburu nagusia artezketa kriogenikoak 27MnCr5 altzairuaren gainazalean dituen ondorioak aztertzea da, autoetako abiadura-kaxen osagaiak fabrikatzeko asko erabiltzen den materiala izanik. Helburua betetzeko, tesi honetan proba esperimentalak egin dira, bi estrategia kriogenikoren bidez. Aztertutako materialaren gainazal osotasuna ohizko artezketa prozesu batekin alderatu da, artezketa parametro optimoak definituz.

Ondoren, baldintza horiek erabiliz, neke eta tribologia probetak fabrikatu eta esperimentatu dira, arteztutako gainazal kriogenikoen jarduna balioztatzeko, prozesu konbentzionalaren aurrean. Horrez gain, emaitza esperimentalekin, datuetan oinarritutako ereduak garatu dira, estrategia kriogenikoen ondorioz gainazaleko zimurtasunaren banaketaren aldaketa azaldu eta aurreikusteko. Azkenik, emaitzek agerian uzten dute LN2 bidezko estrategia kriogenikoa artezketarako alternatiba bat dela. Hori dela eta, azterketa tekniko eta ekonomiko bat egin da, automobilgintzaren industrian ezartzeko erronka garrantzitsuenak kontuan hartuta.