Josu Olmos Amondarain ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘DOKTOREGO INTERNAZIONALEKO’ eta 'CUM LAUDE' aipamenekin

Atzealdea

Josu Olmos Amondarain ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘DOKTOREGO INTERNAZIONALEKO’ eta 'CUM LAUDE' aipamenekin

TESIA

Josu Olmos Amondarain ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘DOKTOREGO INTERNAZIONALEKO’ eta 'CUM LAUDE' aipamenekin

2022·09·22

$titulo.getData()


Tesiaren izenburua: "Cost-optimal Integration of Innovative Powertrain Technologies into Rail Vehicles."

Epaimahaia:

  • Presidentzia: Pablo Arboleya Arboleya (Universidad de Oviedo)
  • Bokala: Txomin Nieva Fatela (CAF Power & Automation)
  • Bokala: Víctor Isaac Herrera Pérez (Universidad San Francisco de Quito)
  • Bokala: : Mikko Pihlatie (VTT Technical Research Centre of Finland)
  • Idazkaria: Ander Goikoetxea Arana (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

Trenbide ibilgailuetan erregai-pilak eta bateriak modu optimo batean integratzeko helburuarekin, Tesi Doktoral honek diseinu-metodologia holistiko bat proposatzen du. Hain zuzen ere, tesia bateria - diesel eta bateria - erregai pila arkitektura hibridoetara bideratuta dago. Arkitektura hauentzat soluzio errentagarri bat lortzeko, proposatutako metodologia holistikoa potentzia trenaren elementuen definizioan (teknologien aukeraketa eta tamainen optimizazioa) eta energia kudeatzeko estrategian zentratzen da. Metodologia bizitza-ziklo kostuaren analisi integral batean oinarritzen da, zeina hainbat urratsez osatuta dagoen. Lehenik, potentzia trenaren elementuen tamaina desberdinen, bateria kimika desberdinen, eta energia kudeatzeko estrategia desberdinen kostuak alderatzen dira. Bigarrenik, lortutako ondorioak hainbat testuingurutan ebaluatzen dira, besteak beste, ibilbide eta kontextu ekonomiko desberdinetan. Analisi hau garatzeko, Tesi Doktoral honek energia kudeaketarako hainbat estrategia proposatzen ditu, eta baita baterien bizitza estimatzeko modelo berritzaile bat ere, zeina hainbat kimiketarako parametrizatu den. Metodologia eta bizitza-ziklo kostuaren analisi osoa lehen aipatutako bi ibilgailuetan inplementatzen da: erregai pila - bateria arkitektura hibridoa eta diesel - bateria arkitektura hibridoa.