Amaitu da Biteriko Autozainketa ikastaroa

Atzealdea

Amaitu da Biteriko Autozainketa ikastaroa

KIROLA ETA OSASUNA

Amaitu da Biteriko Autozainketa ikastaroa

Autozainketako azken saioa belar urez eta etxean egindako brownie-z ospatu dute.

2019·04·03

$titulo.getData()


Amaitu dira Biteriko Autozainketa saioak. Ikastaroak iraun duen 30 ordutan parte hartzaileek beren gorputzaren ezagutza sakonagoa izaten, gorputzaren kontzientzia hartzen eta norbera den bezala onartzen ikasi dute. Horretarako, ariketa eta teknika ezberdinetan oinarritu dira, yoga, masajea, pilatesa, posturaren berreziketa, erlaxazioa, arnasketa eta luzatze ariketak, besteak beste. 

Neguan indarra hartzeko aproposak diren belarrez egindako infusioa eta etxean egindako txokolatezko brownie-a dastatuz eman diote amaiera ikastaroari.