Seabat proiektuaren hirugarren batzar orokorra

Atzealdea

Seabat proiektuaren hirugarren batzar orokorra

PROIEKTUA

Seabat proiektuaren hirugarren batzar orokorra

Proiektuaren helburua itsasontzi guztiz elektrikoetarako bateria sistema hibrido bat garatzea da, energia handiko eta potentzia handiko baterien eta bihurgailu modularren konbinazioan oinarrituta. Mondragon Unibertsitatea proiektuan parte hartzen duten 15 kolaboratzaileetako bat da.

2022·03·07

$titulo.getData()


SEABAT proiektu europarraren hirugarren bilkura nagusia otsailaren 4an egin zen formatu hibridoan. Aurrez aurreko topaketa Leuvenen izen zen, Belgikan, eta streaming bidez emititu zen bertaratu ezin izan zutenentzako. Bileraren helburua lanen jarraipena egitea zen, eta baita laster martxan jarriko diren fase berriak definitzea ere.

Proiektuaren hirugarren bilkura honen emaitza garrantzitsuenetako bat proiektuan ezarriko den bateria sistemaren topologia definitzea eta hautatzea izan ziren. Aurrez aldetik egindako lanen emaitza gisa, batzar orokorrean hiru aukera posible aurkeztu ziren:

  • SINTEFek proposatutako bihurgailu modular bat Full Power konfigurazioan
  • FLANDERS MAKE-ek proposatutako etengailu diskretuak dituzten bateria zeldak
  • Mondragon Unibertsitateak proposatutako bihurgailu modularra Partial Power konfigurazioan

Aukera guztien artean soluzio egokiena aukeratzeko hainbat simulazio eta analisi egin dira, hibridatzeko interesgarriak diren barku ezberdinen kontsumo profila eta bateria teknologia ezberdinen ezaugarriak erabiliz. Horretarako, proiektuko bigarren lan multzoan definitutako indikatzaileak aztertu ziren eta erabaki zen SINTEFek proposatutako kontzeptuarekin lan egiten jarraitzea.

SEABAT proiektuko hurrengo pausoei begira, 2022ko ekainerako Mondragon Unibertsitatean tailer akademiko bat egitea ere aurreikusi dute proiektuko partaideek eta hortan lanean hasiko dira.

Mondragon Unibertsitatearen proposamena

Mondragon Unibertsitateak proposatutako Partial Power soluzioa ez da aukeratua izan teknologia oso berritzailea proposatzen duelako eta prototipo ez-optimizatu bateko datuetan oinarritu behar izan direlako.

Edozein kasutan, unibertsitateko ikerlariek teknologia honen aldeko apustua egiten jarraituko dute etorkizuneko proiektuetarako erabilgarria izan daitekeelako.

 

 

El proyecto SEABAT, Solutions for large batteries for waterborne transport, ha sido financiado por la Comisión Europea dentro del programa "H2020-LC-BAT-2019-2020", en la convocatoria 2020. Referencia: 963560.