Teknologiaren didaktika arloko irakasle/ikertzaile bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Teknologiaren didaktika arloko irakasle/ikertzaile bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Lan eskaintza

Teknologiaren didaktika arloko irakasle/ikertzaile bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2024ko ekainaren 24an.

2024·06·03

$titulo.getData()


Talde konprometitu baten kide izan nahi duzu? Metodologia berritzaile eta eraldatzaileekin lan egin nahi duzu? Nahi duzu garatu profesionalki eta pertsonalki punta-puntako erakunde batean? 

 

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Teknologiaren didaktika arloko irakasle/ikertzaile bat kontratatu behar du 2024-2025 Ikasturterako. Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2024ko ekainaren 24an. 

 

Teknologiaren didaktika arloan irakaslea/ikertzailea (bidali CV, hemen)

  • Doktorea izatea hobesten da, bestela lizentziatua edo graduatua
  • Euskara: C1 / C2.
  • Ingelesa: C1 izatea hobesten da.
  • Lan esperientzia: Lanbide heziketan eta eskolan eskarmentua izatea hobesten da.
  • Ikerketan eta transferentzian aritzeko gogoa du.
  • Proaktiboa eta sortzailea da.
  • Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen ditu.
  • Taldean eta sarean lan egiten daki.
  • Kontuan hartuko da: gida baimena (B) eta autoa.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lau jakintza arlo jorratzen ditugu, hiru campusetan; Eskoriatzan, hezkuntza eta kooperatibismoa; Aretxabaletan, komunikazioa; eta Bilbao AS Fabrik-en, humanitateak. 

 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, 1976 geroztik, gizartean eragiten. Zatoz gurekin!