Kandela tailerra
Kandela tailerra
Kandela tailerra
Ekoudalatxekoen eskutik, Biterin masajeak emateko kandelak egiteko tailerra izan dugu
Oraingoan Ekoudalatxeko kideak etorri zaizkigu ikastarotxo bat ematera. Ekoudalatx Gesalibar auzoan (Arrasate) kokatuta dago, eta besteak beste, nekazaritza ekologikoan ibiltzen dira. Honez gain, lurrinak, kandelak eta bestelako kosmetika produktuak ere egiten dituzte, eta jendeari irakasten ere ibiltzen dira. Gure kasuan, masajeak emateko kandelak egiten ikasi nahi izan dugu. Kandela hauek berotzean urtu egiten dira eta urtutako agizaria masajeak emateko erabiltzen da. Ikastaroan bakoitzak egindako kandela eramateaz gain, aurrerantzean bakoitzak bere etxean ere egin ahal izateko balio izan du formakuntzak.