STEMotiv: DBHko ikasleen artean STEM ikasgaiekiko motibazioa sustatzeko proiektua

Atzealdea

STEMotiv: DBHko ikasleen artean STEM ikasgaiekiko motibazioa sustatzeko proiektua

STEMotiv proiektua

STEMotiv: DBHko ikasleen artean STEM ikasgaiekiko motibazioa sustatzeko proiektua

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileekin batera, proiektuan parte hartu dute Ikaslan Gipuzkoa eta Vicomtech erakundeek.

2021·09·29

$titulo.getData()


STEMotiv proiektuaren helburua izan da DBHko ikasleen STEM ikasgaiekiko interesa eta motibazioa ulertzea eta horretan eragitea. Hain zuzen ere, modu positiboan eragitea, hau da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen motibazioa piztea STEM ikasgaietan. Gainera, proiektuak arreta berezia jarri du nesken motibazioan. Proiektua gauzatu da DBHko hirugarren mailan ikasleen artean.

 

 

Prozesuen parte-hartzailea izan da, eta bertan esku hartu dute bost ikastetxek, hala nola Mutriko BHI (Mutriku), Zumaiena (Zumaia), Herrikide (Tolosa), Zubiri Manteo BHI (Donostia) eta Salbatore Mitxelena ikastola (Zarautz). 

 

Lan prozedurari dagokionez, ikertzaileek galdetegiak pasa zizkien DBHko ikasleei, eta hortik beraien interesak zeintzuk diren aztertu zituzten. Geroago, eta ikastetxeekin elkarlanean, STEM proiektu bana gauzatu zen ikastetxe bakoitzean. Proiektu horiek ikasgelara eraman eta gero, berriro pasa zitzaien galdetegia. Izan ere, asmoa zen ikustea ea halako egitasmoek eraginik duten ala ez motibazioan. Orokorrean, emaitzek azaleratu dute baietz: proiektuek eragina positiboa dutela motibazioan.

 

STEMotiv proiektuan parte hartu dute Ikaslan Gipuzkoa eta Vicomtech erakundeek. Proiektu hau aurrera eraman da Gipuzkoako Foru Aldundiko Talentua-ikaskuntza 2020 deialdiari esker.


Informazio gehiago: www.stem.eus