‘STEM eta digitalizazioa hezkuntzako testuinguru berrietan’ unibertsitate aditu titulun berria, urtarriletik aurrera

Atzealdea

‘STEM eta digitalizazioa hezkuntzako testuinguru berrietan’ unibertsitate aditu titulun berria, urtarriletik aurrera

ADITU TITULU BERRIA

‘STEM eta digitalizazioa hezkuntzako testuinguru berrietan’ unibertsitate aditu titulun berria, urtarriletik aurrera

Ikastaroa zuzenduta dago hezkuntzako irakasleei, zuzendari pedagogikoei eta Berritzeguneetako mentore digitalei.

2022·11·09

$titulo.getData()


2023ko urtarriletik aurrera, pil-pilean dagoen arlo baten gaineko ikastaro berria eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak: STEM eta digitalizazioa hezkuntzako testuinguru berrietan unibertsitate aditu titulua. Ikastaroa zuzenduta dago hezkuntzako irakasleei, zuzendari pedagogikoei eta Berritzeguneetako mentore digitalei.

 

Bi ibilbide aukeran

Ikastaro berri honek elikatu nahi du gaur egungo irakasle lanbidean ager daitezkeen hutsune edo beharrei erantzunez, hezkuntza arloko profesionalaren profila. Horretarako, bi ibilbide izango ditu aukeran parte-hartzaileak: 

 

1) Digitalizazio ibilbidea. Bide honetan, formatuko dira ikastetxeko proiektu digitalen liderrak eta diseinatzaile teknopedagogikoak. Irakasleek garatuko dute begirada teknopedagogikoa eta landuko dute konpetentzia digitala ikuspegi kritiko batetik. Helburua da parte-hartzaileak gai izatea ikasgeletan ikas- eta irakas-prozesu berritzaileak sustatzeko. Honako irteera profila lortuko du digitalizazio ibilbideko ikasleak:

  • Ikastetxeko proiektu digitalen liderra.
  • Ikastetxeko ikaskuntza testuinguruen diseinatzaile teknopedagogikoa.
  • Ikastetxeko beste irakasle batzuen gidari eta formatzailea

2) STEM ibilbidea. Bigarren ibilibidea bereziki dago zuzenduta STEM hezkuntza ereduan ikastetxeko liderrei eta STEM proiektuen diseinatzaileei. Bertan, parte-hartzaileek sakon jorratuko dute zientzien, teknologiaren eta matematiken ezagutza arloan, irakaskuntza eta ikaskuntza integratua eskatzen duen hezkuntza-ikuspegitik. STEM ibilbide honetan, azpimarra jarriko da alfabetatze zientifiko-teknologikoan eta STEM hezkuntza ereduak duen potentzialtasunean, betiere, helburu jakin bat lortzeko asmoarekin: konpetentziak lortzea, gauza izateko ikasle ororentzat eskaintzeko kalitatezko STEM hezkuntza. Bigarren ibilbideko parte-hartzaileek honako irteera profila lortuko du:

  • STEM hezkuntza ereduaren diseinatzailea.
  • STEM ereduaren liderra ikastetxean.
  • STEM proiektuen diseinatzailea.
  • Lanideen gidari eta formatzailea.

Moduluak

Honako zazpi modulutan daude banatuta ikastaroko edukiak:

  1. Gizarte digitala.
  2. Ibilbideak: 
    1. Konpetentzia digitala hezkuntzan.
    2. STEM hezkuntza ereduaren oinarriak.
  3. Ibilbideak: 
    1. Ikastetxeko Proiektu Digital.
    2. Ikastetxeko STEM plana.
  4. Ibilbideak: 
    1. Diseinu teknopedagogikoetarako irizpide eta estrategia.
    2. STEM proiektuen diseinurako irizpide eta estrategiak.
  5. Pentsamendu konputazionala hezkuntzan.
  6. Zaintza teknologikoa eta tendentziak.
  7. Proiektua.

Ikastaroa eskaintzen da modalitate erdi-presentzialean eta 400 orduko lan karga izango du. Hasiera data izango da 2023ko urtarrilaren 14an, eta dagoeneko irekita dago inskripzioa. 

 

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

jgorrotxategi@mondragon.edu

600 02 27 20