Joseba Sarrionandia, Olaia Inziarte, Oihana Iguaran eta Mattin Irigoienen solasaldia, apirilaren 26an, Eskoriatzako campusean

Atzealdea

Joseba Sarrionandia, Olaia Inziarte, Oihana Iguaran eta Mattin Irigoienen solasaldia, apirilaren 26an, Eskoriatzako campusean

Solasaldia

Joseba Sarrionandia, Olaia Inziarte, Oihana Iguaran eta Mattin Irigoienen solasaldia, apirilaren 26an, Eskoriatzako campusean

“Kultura herrigilea, euskararen eragilea” izeneko solasaldia eskainiko dute, apirilaren 26an, punta-puntako lau euskal sortzailek: Joseba Sarrionandia idazleak, Olaia Inziarte kantariak, Oihana Iguaran bertsolariak eta Mattin Irigoien antzerki idazleak. Eskoriatzako campusean egingo den ekitaldia irekia da, baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute.

2023·04·19

$titulo.getData()


Apirilaren 26an, Eskoriatzako campusean, Kultura herrigilea, euskararen eragilea solasaldia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Ekitaldian, parte hartuko dute erreferentziazko lau sortzailek: Joseba Sarrionandia idazleak, Olaia Inziarte kantariak, Oihana Iguaran bertsolariak eta Mattin Irigoien antzerki idazleak. Moderatzaile lanetan, Eneko Bidegain irakasle eta ikertzailea arituko da. Ekitaldia hasiko da 17:30etan, eta D.0.3 gelan egingo da. Ekitaldi irekia da, baina bertaratzeko interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute interneten. 

  • Eman izena: Kultura herrigilea, euskararen eragilea.

Solasaldia baliatuko da aurkezteko Fakultateak hurrengo ikasturtean eskainiko duen master berria: Euskal kulturaren eragiletzan masterra. Solasaldiaren aurretik, Jon Sarasua masterretako irakasleak eta Aitor Bengoetxea UEUko zuzendariak sarrera egingo dute eta azalduko dute master berriak bete nahi dituen helburuak.