SmartEnCity proiektu europarrak Gasteizen egingo du azken konferentzia, ekainaren 14an eta 15ean
SmartEnCity proiektu europarrak Gasteizen egingo du azken konferentzia, ekainaren 14an eta 15ean
SmartEnCity proiektu europarrak Gasteizen egingo du azken konferentzia, ekainaren 14an eta 15ean
Proiektuak sei urteko ibilbidea ixten du, CO2 gabeko hiri adimendunak sortzeko Europako estrategia garatzeko helburuarekin.
Sei urteko lanaren ondoren, Mondragon Unibertsitateak parte hartzen duen partzuergo europarrak bere esperientziak eta emaitzak partekatu nahi ditu komunitatearekin, eta Gasteizen egingo du. Proiektua proba pilotu bat izan da, eta Gasteizko Koroatze auzoa zero emisio kontzeptutik hurbilago egoten lagundu du, proiektuan inplikatutako eragile guztien inplikazioari esker. Ekaineko topaketak beste herri edo hiri batzuek emisiorik gabeko hiri baterantz igarotzeko egin behar diren urratsak ezagutzeko eta euskal hiriburuaren esperientziatik ikasteko balioko du.
Gasteizen egindako esku-hartzeak eraikinen isolamendua hobetzera, auzoan bero-sare bat instalatzera eta mugikortasun iraunkorreko eredu bat abian jartzera bideratu dira, besteak beste. Mondragon Unibertsitateak proiektu honetan egindako ekarpena datuen monitorizazioan oinarritu da, unibertsitateak etxebizitzen energia-kontsumoa bildu eta bistaratzen duen plataforma sortu baitu.
Zer egongo da ekaineko jardunaldietan?
- Esparru politikoari buruzko azalpenak, Europako Batzordeko ordezkariek eta Hiri eta Komunitate Adimendunetako goi-mailako ordezkariek azalduta.
- City4Zero metodologia sartzea hirien trantsiziorako esperientzia arrakastatsu baterako.
- Gasteiz, Tartu (Estonia) eta Sonderborg (Danimarka) hirien irtenbide adimendunak aurkeztea.
- Lecce (Italia) eta Asenovgrad (Bulgaria) bezalako proiektuaren hiri jarraitzaileen erreplikazio-ikuspegiaren azalpena.
- Jarraipen- eta ebaluazio-prozesuen emaitzak.
- SmartEnkit-en aurkikuntza, erreplikazio arrakastatsu baterako tresna-kutxa. SmartEnKIT proiektuaren erreplikazio-tresnen kit ofiziala da. Hirian aplikatu beharreko metodo eta soluzio guztiak leku bakar batean jasotzen ditu eta Europako beste hirietan eraldaketarako inspirazio bihurtzea du helburu hauek ere karbono-isurketarik gabeko etorkizunerako bidean has daitezen. SmartEnKIT hiriko mapa interaktibo bat da, tresna ludiko eta ulerterraza. Berdin dio hiri adimendunen gaian aditua edo interesatua izan, tresna-kitak hainbat informazio maila eskaintzen ditu.
- Neworking, Hiri Adimendunen Sarean parte hartzeko eta adituen eta hiri adimendunen komunitatearekin ezagutza zuzenean trukatzeko.
Programarekin batera, Smart Cityren erakusketa bat eta SmartEnCity Lighthouse City Vitoria-Gasteiz hiriko konponbideetarako bisita gidatuak izango dira.
Presta dezagun bidea karbonorik gabeko etorkizuneko hirietarako!