Etxean egiteko zuzeneko ariketa fisiko proposamena (6.astea)

Atzealdea

Etxean egiteko zuzeneko ariketa fisiko proposamena (6.astea)

#etxeangeratzennaiz

Etxean egiteko zuzeneko ariketa fisiko proposamena (6.astea)

Ariketak - luzaketak eta indarra zuzenean

2020·05·04

$titulo.getData()


Zer moduz gaude? egin duzue ariketa fisikorik etxetik kanopo? zelan sentitu zarete?

Aurreko asteetan bezala, malgutasuna eta indarra lantzeko zuzeneko saioak eskaintzen jarraituko dugu aste honetan zehar ere. Luzaketa saioak, atsedenaldi aktibo bat egiteko, astearte eta ostegunetan izango dira 11:00etatik 11:15era eta indar saioak asteazkenetan 18:00etan izango dira.

Aste honetan Malen Ruiz de Azuak (GEP kirol zerbitzua) emango ditu luzaketa saioak eta Kepa Isasmendik (GEP kirol zerbitzua) indar saioa.

Hemen dituzue saio gidatu denak jarraitzeko esteka:

meet.google.com/huf-dtiz-oze

Bestalde, korrikan hasi edo berriro hasi nahi duten pertsona guztientzako hainbat plan proposatzen ditugu.

Korrika egiten hasteko astebeteko plangintza (maila desberdinak)

Bertan espero zaitugu!

Astean zehar, hartzen diren erabakiak kontutan hartuta, jarduera fisikoa modu osasuntsuan egiten hasteko gomendioak helaraziko ditugu. 

Gogoratu gure proposamen guztiak esteka honetan ikus ditzakezula.

 
#nietxeangeratzennaiz baina, geldi ez!