Profesionalentzako industria kudeaketari buruzko espezializazio ikastaroa aurkezteko mintegia

Atzealdea

Profesionalentzako industria kudeaketari buruzko espezializazio ikastaroa aurkezteko mintegia

MINTEGIA

Profesionalentzako industria kudeaketari buruzko espezializazio ikastaroa aurkezteko mintegia

Mintegia azaroaren 25ean izango da, industria-kudeaketaren arloan espezializatu nahi duten profesionalentzat zalantzak argitzeko.

2021·11·15

$titulo.getData()


Otsailaren erdialdean, Mondragon Unibertsitateak eta Goierri eskolak Industria kudeaketari buruzko espezializazio ikastaroa emango dute berriro, espezializatu behar duten profesionalei zuzendutako ikastaroa hain zuzen. Zazpi hilabeteko ikastaroan gai hauek landuko dira, besteak beste: ekoizpen doitua, ekoizpen-prozesuak, ekoizpenaren kudeaketa, fabrikazioaren kudeaketa, proiektuen kudeaketa, pertsonen kudeaketa eta kostuen eta inbertsioen analisia. Gainera, azken modulua ikasleek beren enpresetan ezarriko duten proiektu praktiko bat izango da, enpresei hobekuntza garrantzitsua ekarri ohi dien proiektua alegia. Ikastaroa Ordizian (Goierriko campusean) emango da astelehen eta asteazken arratsaldeetan. Aurrez aurrekoa eta gaztelaniaz izango da.

Programaren xehetasun gehiago jakin nahi dutenek azaroaren 25ean egingo den mintegira joan ahal izango dute. Mintegia aurrez aurre eta online jarraitu ahal izango da. Saioa 17:00etan hasiko da eta edukiei, metodologiari, egutegiari eta enpresan aplika daitezkeen proiektuei buruzko xehetasunak aurkeztuko dira. Halaber, interesdunen zalantza ere argituko dira noski.

Ikastaroaren informazio gehiago

 

Ikastaroa zuzenduta dago ekoizpenean, plangintzan, kalitatean, erosketetan, logistikan eta mantentze-lanetan erantzukizuna duten lanpostuetako profesionalei eta beraien eraginkortasun-parametroak hobetu nahi dituztenei.

Informazio mintegira izen ematea

 

Presentzialki bertaratu nahi baduzu idatzi aisastil@mondragon.edu helbidera eta ipini mezuari gai hau: Goierriko Industria Kudeaketaren  Espezializazio Ikastaroa Aurkezteko Mintegia