Kaizenen filosofian aditua den irakasle mexikar batek 3 saioko mintegia eman du
Kaizenen filosofian aditua den irakasle mexikar batek 3 saioko mintegia eman du
Kaizenen filosofian aditua den irakasle mexikar batek 3 saioko mintegia eman du
Operazio Logistiko eta Produktiboen Zuzendaritza unibertsitate masterreko ikasleek mintegi trinko bat izan dute Kaizen filosofiarekin eta prozesuen berrikuntzaren inguruan
Mondragon Unibertsitateko Operazio Logistiko eta Produktiboen Zuzendaritza Unibertsitate Masterreko ikasleek 3 saioko mintegia egin dute irakasle bisitari batekin, Manuel Francisco Suárez Barraza doktorearekin hain zuzen. Mintegian landutako gaiak izan dira KAIZEN filosofia eta bere printzipioak, prozesuen berrikuntza eta K 'aat kaizen (pertsonak helburu komun baterantz nola bideratu).
Suaresek lanketa sakona du gai hauetan. Izan ere 50 artikulu akademiko eta 10 liburu argitaratu ditu gai hauen inguruan eta gaur egun enpresen aholkularia da Mexikon. Tailerrak eta formazio saioak ere ematen dizkie enpresei eta ikasleei hainbat herrialdetan.
Logistika eta Produkzio Eragiketen Zuzendaritza masterra
Operazio Logistiko eta Produktiboen Zuzendaritza Unibertsitate Masterra egiten duten ikasleek honako gaitasunak garatzen dituzte:
- Errendimendu handiko eta bezeroa ardatz duten kate logistiko produktiboak zuzentzea eta orientatzea.
- Prozesu malguak, dinamikoak, baliabideetan eraginkorrak eta iraunkorrak hedatzea, fabrikazio-sistema adimendun eta digitaletan oinarrituta.
- Fabrikazio-prozesu disruptiboetarako estrategiak diseinatzea eta antolatzea, lankidetza hedatuaren paradigmaren bidez eta pertsonak ardatz dituen fabrikazioa sustatuz.
Kaizen eta prozesuen berrikuntzei buruzko mintegi hau funtsezkoa da enpresek bikaintasun operatibo iraunkorrerantz eraldaketan lanean jarrai dezaten eta Mondragon Unibertsitateko ikasleak horretarako prestatzen dira.
Gaur egun, masterreko lehen kurtsoa egiten ari diren 17 ikasletik 15 ibilbide duala egiten ari dira, hau da, ikasketak eta lana uztartuaz. Enpresan egiten duten praktikaldia beraien ikasketekin guztiz lerrotatuta dago eta gainera ordainsari bat jasotzen dute. Ibilbide dual honi esker, enpresek talentu gazte espezializatua txertatu dezakete enpresan eta merkatuan hain bogan dauden gai horien ezagutza taldean integratu.