Bartzeloanan aurkeztuko dugu Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Unibertsitate Espezializazio Diploma (ROL), azaroaren 19an
Bartzeloanan aurkeztuko dugu Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Unibertsitate Espezializazio Diploma (ROL), azaroaren 19an
Bartzeloanan aurkeztuko dugu Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Unibertsitate Espezializazio Diploma (ROL), azaroaren 19an
“Eraldatu zure rola, aldatu eskola” jardunaldian, parte hartuko dute, besteak beste, iaz programan parte hartutako Escolas Fedac-eko ordezkariek.
Azaroaren 19an, Bartzelonan egingo den ekitaldian, Rol Berriak Hezkuntzan Unibertsitate Espezializazio Diploma (ROL) aurkeztuko dugu. Jardunaldia Eraldatu zure rola, aldatu eskola lemapean antolatu dugu, eta bertan parte hartuko dute Paloma Moruno programaren ordezkariak, Raquel Fernandez Trams fundariozaren nazioarteko proiektuen arduradunak eta Fedac-eko ordezkariek; batetik, Modest Jou, erakunde horretako zuzendariak eta, bestetik, iazko ikasturtean programa egin zuten bi ikasle ohiek, Maria Casanovak eta Oscar de Paulak. Aurrez aurre egingo den kitaldiara, gonbidatuta daude Bartzelonako, eta oro har, Kataluniako eskoletako zuzendari taldeak.
12:00etan hasiko den ekitaldian, azalduko dira programaren ezaugarria eta, eztabaidatuko da, besteak beste, hurrengo gaien bueltan: pertsonengan oinarritutako berrikuntza da XXI. mendeko hezkuntzak planteatzen dizkigun erronkei erantzuteko modurik onena? Errealista da lankidetzazko berrikuntza inklusiboa planteatzea? Zertaz ari gara komunitateaz ari garenean? Zer tresna eskuratu beharko genituzke horrelako aldaketak eta berrikuntzak eragiteko?
EGITARAUA
- 12:00. Ongietorria. Paloma Moruno. Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Unibertsitate Espezializazio Diplomako erraztailea.
- 12:20. Hizlaria: Raquel Fernandez. Trams Fundazioaren nazioarteko proiektuen arduraduna.
- 12:35. Interviene: Modest Jou. Escoles Fedac-eko CEOa.
- 12:50. Dinamika: Maria Casanoca eta Oscar de Paula. Escoles Fedac-eko irakasleak eta iazko edizioko ikasle ohiak.
- 13:20. Eztabaidal. Moderatzailea: Paloma Moruno.
- 13:30. Amaiera.
Bi hartzeile nagusi ditu ROL programak:
- Ikastetxe arautu eta ez-arautuetako zuzendaritza-arduradunak: ikastetxeetan eraldaketak bultzatu nahi dituzten lidergo-kargudunak, hala nola zuzendaritzako kideak, hezkuntza-diseinu eta -estrategien arduradunak, ikasketa-buruak…
- Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, akademietako, unibertsitateetako, Lanbide Heziketako eta beste ikaskuntza-esparru batzuetako irakasleak, ikasgelan metodologia eta tresna berriak txertatu nahi dituztenak.
Rol Berriak Hezkuntzan Unibertsitate Espezializazio Diplomak (ROL) zortzi hilabeteko iraupena du, azarotik ekainera (30 ECTS). Ikastaro erdi-presentziala da eta online formazioa osatuko da Bartzelonan egingo diren workshop presentzialekin.
Ikastaro hau antolatu dugu TeamLabs hezkuntz-laborategiarekin batera, eta bereziki dago zuzenduta. Iaz, Escoles Fedac-eko 26 lagunek egin zuten ikastaroa.