Elayk eta mondragon unibertsitateak parte hartzen duten heatform proiektuaren seigarren hilabeteko bilera uztailaren egin zen

Atzealdea

Elayk eta mondragon unibertsitateak parte hartzen duten heatform proiektuaren seigarren hilabeteko bilera uztailaren egin zen

PROIEKTUA

Elayk eta mondragon unibertsitateak parte hartzen duten heatform proiektuaren seigarren hilabeteko bilera uztailaren egin zen

HEATFORM proiektuak seigarren hilabeteko lehen bilera antolatu zuen proiektuaren lehen aldiko lorpen teknikoak jarraitzeko helburuarekin. Proiektua babesten duten erakundeak SMART Eureka Klusterra, Turkiako TÜBTA eta Espainiako CDTI dira.

2022·07·19

$titulo.getData()


Bilera Mondragon Unibertsitatearen eta Elayren instalazioetan egin zen uztailaren 4 eta 5ean. Bilkuran enpresa parte-hartzaileen ordezkariak bildu ziren, hala nola Teknorot Automotive, Hacettepeko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Elay, eta abian den lana berrikusteko eta etorkizuneko ekintzak planifikatzeko balio izan zuen.

HeatForm proiektuaren helburua da

HeatForm proiektua Teknorot Automotivek lideratzen du eta bere helburua da erresistentzia handiko altzairuzko material aurreratuen (AHSS) erabilera sustatzea automobilgintzako industrian, zehazki, forma konplexuko piezen diseinuan eta fabrikazioan. Gainera, konformazio eta zizailatze-prozesuen energia-eskaria handitu gabe lortu nahi da helburua.

Helburu hori lortzeko tenperatura leunetan biguntzeko eta AHSSren harikortasuna handitzeko propietateak erabiliko dituzte proiektuko partaideek. Ebaketa eta konformazio fineko eragiketetarako lineako berotze-estrategia bat garatutzea aurreikusten da teknologiaren eraginkortasuna handituz. Garatutako teknologiak bi pieza industrial erabiliz baliozkotuko dira.