Gipuzkoako lantokien eraldaketari eta dinamizazioari buruz hausnartzeko jardunaldia

Atzealdea

Gipuzkoako lantokien eraldaketari eta dinamizazioari buruz hausnartzeko jardunaldia

TOPAKETA

Gipuzkoako lantokien eraldaketari eta dinamizazioari buruz hausnartzeko jardunaldia

Topaketa Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako ERALDIN proiektuaren baitan egin da. Mondragon Unibertsitateak antolatutako jardunaldian askotariko erakundeetako ordezkariek hartu dute parte, hala nola Foru Aldundia, garapen agentziak, unibertsitateak, ikerketa zentroak eta industria enpresak, besteak beste.

2023·05·19

$titulo.getData()


Giza eskalan oinarritutako lurralde-lehiakortasunean gizartea eta enpresa dira eraldaketa sustatzeko gakoak. Testuinguru honetan Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ERALDIN proiektua eraman du aurrera, Gipuzkoako lantokiak eraldatu eta dinamizatzea helburu duen proiektua. Proiektu horretan erakunde desberdinen artean modu partekatuan landu da lantokietako esku-hartzeen erreproduzitugarritasun eta eskalagarritasunari buruzko hausnarketa. Horretarako, aurreko proiektuetan jasotako esperientziak erreferentziatzat hartu dira, nagusiki antolaketa kultura eta gaitasun dinamikoei dagokienean. Lan ildo guzti honen helburu gorena Gipuzkoako enpleguaren kalitatea eta lantokien eraldaketa sustatzea da.

Eraldin proiektuaren ikerketak honako bi helburu zehatz izan ditu:

  • Esku hartzeko prozesu bat diseinatu eta testatzea
  • Gipuzkoako enpresa sarean esku hartzeko prozesuen erreproduzitugarritasuna eta eskalagarritasuna maximizatzeko gakoak identifikatzea.

Mondragon Unibertsitateko Galarretako campusean egindako topaketan, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek, tokiko garapen agentziek eta Gipuzkoako hainbat unibertsitate, enpresa eta aholkularitzek parte hartu dute. Atariko emaitzak azaldu dira, eta era horretako esku-hartzeen etorkizunari eta eragileen arteko lankidetzari buruzko hausnarketa dinamika partekatu bat garatu da.

 

512x262

512x262